mikel p ansa
HIZPIDEAK

Euskara, preziorik gabe

2019ko urriaren 18a
00:00
Entzun
Erriberako herritar batzuek bide berri bat urratu dute, eta doakotasunaren aspaldiko eztabaidari serio eusteko beharra inoiz baino handiagoa dela erakutsi, gainera. Helduentzako eskoletan euskara ikasteko aukerarik ba ote zen galdetu, eskaria egin, sinadurak bildu, eta Cascanten lortu dute euskara eskolak ematen hastea, Helduen Irakaskuntza Iraunkorreko eskolan; Tuteran eta Castejonen ere aurki hasiko dituzte eskolak. 180 pertsona dira; eremu ez-euskaldunean.

Ikasleetako batek oso argi planteatu du: «Alboko gelan doan ari dira ingelesa ikasten, eta guk zergatik pagatu beharra daukagu euskara ikasteko?». Euskaltegiek aspaldi eskatua dutena, hain justu: doakotasuna. Orain, Erriberako ekinbideak argi erakutsi du euskaraz ikastea doakoa balitz herritarrak irabaziko lituzkeela euskarak; atzerabide eta oztopo dela euskaraz ikasteagatik ordaindu behar izatea; beste hizkuntza batzuk ikasteagatik ez dela ordaindu behar, eta, beraz, bazterkeria ere badela egoera hori.

Orain, begien bistakoa zena ageriago gelditu den honetan, instituzio publikoek beren ardura hartzeko ordua dute; eta hori modu ordenatuan eta adostuan antolatzeko ordua, gainera, herritarrak euskalduntzen baldintza estuetan hamarkadak egin dituzten euskaltegietako profesionalekin elkarlanean. Herritarrei erraztasunak emanez eta pedagogia eginez egingo baita aurrera, egitekotan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.