Albistea entzun

HIZPIDEAK

Eskubide zaharkitua

Eider Goenaga Lizaso -

2023ko martxoak 31 - @EiderGoenaga

Herriek euren etorkizuna erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatzea «iraganeko kontua da», «mundua beste norabide batean» ari baita mugitzen. «Oso gauza zaharkitua da. Herrialdeen arteko globalizazioa indartu eta haien arteko harreman ona sustatu behar dugu». Baliozko diskurtsoa izan zitekeen, hori esan duena ez balitz dena —alegia, Espainiako Gobernuko Presidentetzarako ministroa—, eta hori esan duenak ez balu ondoren hau esan, nazionalismo sutsuenaren adibide: «Espainia Europako Batasunaren motorra da, Europako Batasunaren erabakiak hartzen ditu, eta munduko erabakiguneen erdigunean dago».

Herrien arteko harreman onaz ari denean, noski, ez da ari Espainiako Estatuak barne hartzen dituen nazionalitate ezberdinen arteko harremanaz eta errespetuaz. Antza, harreman on hori ez du sustatu beharrekoen multzoan sartzen; Eusko Legebiltzarrak, gehiengoz, konstituzioa aldatu eta erabakitzeko eskubidea bertan txertatzea eskatu izanari eman baitzion erantzun hori, atzo.

Argi dago, beraz. Horren alde bozkatu zutenek, legebiltzarkideen %77 horiek, beste bide bat ere landu beharko dutela babestu duten horretan benetan sinisten badute. Kanpainaurrean halako eskaera bat egin eta gero ximeltzen utzita ez baitago aurrean dagoen horma botatzerik, ezta urratzerik ere.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.