Albistea entzun

HIZPIDEAK

Abrams eta Harris

Amagoia Mujika Tolaretxipi -

2020ko azaroak 7 - @mmuxika

Georgia errepublikanoen alde lerratu da duela 24 urtetatik, gaur arte: Joe Bidenek orain eta Hillary Rodham Clintonek duela lau urte, antzeko mapa marraztu dute estatu horretan; ez da egon kolorez aldatu den konderririk, baina aldaketa nabaria egon da bien artean: Bidenek garaipena lortu du hiri nagusietan, boto askoz gehiago. Zergatik? Stacey Abrams edo Kamala Harris ere badirelako demokratak, She is The People eta halako taldeak ere bai, emakume afro-amerikarren komunitate demokrata sendoa.

Stacey Abrams ekintzailea gobernadore izateko lehiatu zen Georgian, 2018an. Ez zuen lortu, baina bidean egin zituen 159 konderri, hango herritarrek AEBetan eragiteko gaitasuna zutela konbentzituta, estatua urdinera aldatuz gero. Bi urteotan, bozok iritsi bitartean, erakundeak sortzen aritu da jendearekin eta jendearentzat; boto emaileen eskubideak babesten, politikara iritsi berrientzat bozkatzeko prozeduretan laguntzen, eta lortu du milaka pertsonak bozkatzeko izena ematea. Kamala Harris presidenteordegaiak babestu zuen Abrams, 2018an, eta bidelagun izan dira hauteskundeotan ere. Hain zuzen, She Is The People taldeak Harris edo Abrams proposatu zituen presidenteordetzarako, hautagaitzaren prozesuan. AEBetan bezala, alderdi demokratan ere eragin dezaketela uste dutelako.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.