EH Bilduk AHTaren lanak gelditzeko eskatu dio Nafarroako Gobernuari

joxerra senar
Iruñea
2018ko uztailaren 26a
00:00
Entzun
«Hau amaitu beharra dago». Mozio bat aurkeztu du EH Bilduk Nafarroako Parlamentuan, eta eskatu du Alesbes eta Faltzes arteko AHTaren egungo lanak bertan behera uzteko eta adjudikazio gehiago ez egiteko. Ekainean, Europako Kontu Auzitegiak ondorioztatu zuen Europako AHT sarea ez dela eraginkorra, eta, gehiegizko kostuak eragiteaz gain, bidaiari gutxi dituela. Horregatik, EH Bilduk uste du proiektuaren ondorio soziekonomikoak neurtuko dituen ikerketa zorrotza egin behar dela, eta ingurumen arloko eragina aztertu.

Kezkaz ikusi du EH Bilduk Nafarroako Gobernuaren jarrera. Atzo, Manu Aierdi Garapen Ekonomikoko lehendakariordeak aipatu zuen tren korridorea «estrategikoa» dela. Aste hasieran baieztatu zuen Aierdik Madrilekin AHTaren inguruko hitzarmen berri bat lortu nahi duela. EH Bilduko Adolfo Araizek eta Maiorga Ramirezek argi utzi zuten hitzarmen berri batek ez duela ezer aldatuko, eta tren eredu hori «diru xahutzailea» dela, «eraginkortasunik gabea».

UPNk, berriz, Manu Aierdiren agerraldia eskatu du, beste hitzarmen baten aukerari buruz bere posizioa argitu dezan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.