Otegik «aukera historikotzat» jo du oinarrirako ituna

Erredakzioa
2022ko martxoaren 22a
00:00
Entzun
EH Bilduko koordinatzaile nagusi Arnaldo Otegiren hitzetan, «aukera historiko baten aurrean» dago euskal gizartea. EAJk, PSE-EEk, Elkarrekin Podemos-IUk eta koalizio subiranistak hezkuntza itunaren zuzenketen inguruan adostutako akordioa goraipatu du, eta nabarmendu euskarak, «ardatz» ez ezik, «helburu» ere izan behar duela.

Euskadi Irratian eginiko elkarrizketan, EH Bilduko koordinatzaileak adierazi du gaztelania dela Hego Euskal Herriko «hizkuntza hegemonikoa», eta sarri ahaztu egiten dela «euskaldun identitatea arriskuan» dagoela: «Gurea, euskara, diglosia egoeran dago». Horri buelta emateko, «estrategikotzat» jo du hezkuntza.

Koalizioak akordioari eginiko ekarpen nagusia euskara eskakizunetan helburuak jarri izana dela nabarmendu du: «Itunak bermatu behar du mundu guztiak, ziklotik ateratzean, bi hizkuntzak maneiatzen dituela, eta, ahal dela, hirugarren bat ere bai». Hala, «lubakitik atera» eta proposamen bat egin zuen lehen indarra EH Bildu izan zela nabarmendu du. Halere, Otegiren hitzetan, ez da ahaztu behar Araba, Bizkai eta Gipuzkoakoa bakarrik dela neurria, eta «nazio ikuspegiaren inguruko eztabaida» ongi finkatzeko beharra adierazi du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.