Albistea entzun

Koronabirusa. EKONOMIA PENTSALDIAN

G

Mirene Begiristain Zubillaga - EHUko irakasle eta ikertzailea

2021eko otsailak 6

Twitterren: Badakit ez zaizuela ezer interesatzen, baina oraintxe bertan Twitch-en TheGrefg-ek 1,5M lagun bildu ditu Fortnite markako skin bat aurkezteko, plataforma horren munduko errekorra (@itineratur, 2021eko urtarrilak 11). Datua 2,4Mra igo zen.

Aurkezten zen markaren izaera eta mundu ikuskerak kirrinka egiteaz gain, mezua ulertzeko arrakalak nabarmenak egin zitzaizkidan. Marmar horretan hizki bat: G...5G, Next G, ... Generation hitzak leku dezente hartu du azkenaldian, ...eta honen ondoren zer? ondorengo belaunaldiak? Erroa eta geroa, nondik gatoz eta nora goaz.

Galderak erantzunak baino gehiago. 5Garen alde edo kontra egon beharko genuke? Posible al da 5Garen kontra joatea? Teknologiaren abiadura hau onartu eta egokitu edo mundutik at geratu? Erantzun dikotomikoetatik urruntzea ez da amore ematea edo grisetan geratzea, baizik eta dimentsio adigarria duen aferan gaudelarik zentzuz paratu, murgildu eta azalean geratzeko arriskua ekiditea.

Digitalizazio prozesuek eta 5Gak arazo edo gutxienez hainbat kontraesan nabarmentzen dizkigu: ez da inondik limite ekologikorik aintzat hartzen, alderantziz, finituak diren materialetan oinarriturik eta eraginkortasunaren izenean etengabeko kontsumo hazkundea sustatzen da (Jevons-en paradoxa). Baina, ekologikoki iraunkorra ez den eredu teknologikoa izateaz gain, eragin sozialen ezkutuko iceberga ikusgarria da, eredu teknologiko kapitalista betikoen bizkar gainean sostengatzen dela erakutsiz; sortzen ari garen zor ekologikoa eta odolustearen eskandalu gordina. Horrez gain, konektibitate arrakala bolo-bolo dabil (berriak zahar eredu hegemoniko eta normatibotik kanporatutako askorentzat) eta pribatutasun indibidual eta kolektiboa ez dugu oraindik eskubide gisa ulertzen.

Paralizanteak izan daitezke kontradikzioak, ez dira-eta nolanahikoak. Baina teknologiaren eremuan teknologia bigunak ere baditugu, hots, pertsonen interakzio eta prozesu sozialen bitartez eraikitzen direnak. Berrikuntza sozial eta prozesu eta antolaketa kolektiboetan ezagunak dira intuizioak, ekimen parte-hartzaileak eta ideien mugak gainditzeko ahalmenak; adibide ugari gure herrietan. Inspirazio dira irauli ezinean gauden logika planetarioan, desira eta ilusio tonak dakartzan teknologia gogorraren lilura erlijio modernoa bihurtu ez dadin.

Gaur eta hemen, Generation-Geroa erabaki eta eraikitzen ari garen honetan zer sortu, zertarako, nork eta norentzat oinarrizko galderak bihurtzen dira, bestelako bide askatzaileak eraikitzen jarraitzeko edo imajinatzeko: software librea modu estrategikoan landu eta hedatzea, datuen kudeaketa behar sozialei erantzuteko erabiltzea, modu publikoan eta ondasun komun gisa azpiegiturak sortzea, teknologien sistemaren definizioa era inklusiboan eta eskubide gisa ulertzea...

Onartuta kontu hauekiko edota bat-batean irakurri ahal ditugun mezuen aurrean sentitu ditzakegun arroztasunak, maila kolektiboan gaiak duen garrantzia sekulakoa da. Nazioarteko merkatuan eta Next Generation Europako funtsen ofentsiban digitalizazioak karramarro moduan ibili den garaia gainditu, eta elefante pausoan dator. Ekonomia Sozial eta Eraldatzailearen eremuan bestelako Generation baten eraikuntzan proiektu bat baino gehiago martxan daude. Antolatzen bagara, une aproposa izan liteke egokiago ikusten dugun norabidean esku hartzeko. Mugimendu teknologiko ekosoziala eta burujabea.

Vandana Shivak esaten du gosaltzen, bazkaltzen, afaltzen... jaten dugun bakoitzean erabaki politiko bat hartzen ari garela. Teknologiaren definitze indibidual zein kolektiboan erabaki politiko bat dugu aurrez aurre, «konektatuak» gauden momentu oro; noiz, nora, zeren bitartez. Teknologia ez delako neutroa. Jaten eta elikatzen dugun mundu birtuala ez delako neutroa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Javier Esparza, artxiboko irudi batean ©Iñaki Porto / EFE

UPNk Navarra Suma koalizioa amaitutzat ematea leporatu dio PPri

Irati Urdalleta Lete

Javier Esparzak «estrategia aldaketa bat» ikusten du PPn. UPNk uda amaitutakoan hartuko ditu Navarra Sumaren inguruko erabakiak

Atenasko Evangelismos ospitalea, artxiboko irudian. ©PANTELIS SAITAS / EFE

Beasaindar bat oso larri dago Grezian, jipoi baten ondorioz

Berria

Santorini uhartean zegoen 33 urteko Beasaingo (Gipuzkoa) bizilaguna, oporretan. Poliziaren arabera, lapurreta egiteko eraso zioten.

Eneritzen izandako istripua; larri zauritu da 21 urteko gazte bat. ©Nafarroako suhiltzaileak.

Gidari bat hil da Tebas-Muru Artederretan, autoa bidetik irten ondoren

Berria

N-121 errepidean gertatu da ezbeharra. Eneritzen izandako beste istripu batean, larri zauritu da 21 urteko gazte bat.

EHUko Zuzenbide fakultatea, Donostian ©Jon Urbe/ Foku

EHU munduko 400 unibertsitate onenen artean mantendu da

Edurne Begiristain

Shanghaiko Jiao Tong Unibertsitateak urtero egiten duen munduko unibertsitate onenen zerrendan segituko du EHU Euskal Herriko Unibertsitateak. EHUk zazpi espezialitate ditu munduko lehen 200 unibertsitateen artean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...