Homosexuala izateagatik jazarri dioten langile batek auzia irabazi die enpresei

Oihana Teyseyre Koskarat.
2022ko irailaren 21a
00:00
Entzun
Hamar urtez lankideen jazarpena jasan behar izan zuen autobus gidariak: homosexuala delako eta CGT sindikatuko kidea delako. Hala aitortu du Paueko lan auzitegiak ere (Okzitania), eta hori ikusita deus ere ez egiteagatik kondenatu ditu Keolis eta Transdev garraio enpresak. Bakoitzak 7.500 euroko kalte ordaina eman beharko dio langile ohiari. Lapurdiko BAM eremuko Chronoplus garraio sarean egiten zuen lan.

Honela mintzatu da Fabrice Michaud CGTko ordezkaria Sud Ouest egunkarian: «Jazarpena biziki zabaldua da enpresetan, baina arras gutitan zigortua. Ez da erraza mintzatzea, are gehiago enpresak ez direlarik gertatzen denaren larritasunaz jabetzen».

CGTk salatu du, halaber, 2020an kanporatu zutela autobus gidaria. Muturreko egoera horretara iritsi baino lehen, lankideek irainak egin zizkioten bere orientazio sexualagatik, Aña Mari Mendiburu abokatuak dioenez.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.