Albistea entzun

Kristau Eskolak esan du sistema «ekitatiboa» sortzeko garaia dela

Irati Urdalleta Lete -

2022ko irailak 28

Kristau Eskolak ere hasi du 2022-2023ko ikasturtea, eta atzo egin zuten ikasturte hasierako ekitaldia, Tolosan (Gipuzkoa). Maria Eugenia Iparragirre zuzendari nagusi berria Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saileko ordezkarien eta Kristau Eskolako kideen aurrean aurkezteko ere baliatu zuten momentua, eta hark zehaztu zuen aurrera begira zer erronka dituzten ere. Oraingoa «aldaketa handien garaia» dela iragarri zuen Iparragirrek: «LOMLOEren zubi ikasturtean gaude, Hezkuntzaren Euskal Legeari begira». Ildo bertsuan, Diego Bande presidenteak aukeratzat dauka egungo garaia: haren irudiko, «une erabakigarria» da «euskal hezkuntza sistema bikain eta ekitatiboa» eraikitzeko.

Hitz orokorretatik zehatzagoetara joanda, Iparragirrek eskolen ordezkariei azaldu zien hasi berri den ikasturtean «ahalegin handiagoa» eta «lan gehiago» egin beharko dutela, «ikastetxeen kudeaketan eta finantzaketan egokitzapenak eta aldaketak egin ahal izateko, proiektu pedagogikoak eta linguistikoak diseinatu eta gauzatzeko, eta ziurtagiri berriak lortzeko». Eta lan hori guztia «sarean» egiteko eskatu die.

Bandek hitzeman du duten «onena» emango dutela, eta lege berria egiteko garaiotan «konpromisoa» dutela nabarmendu du: «Geuretik onena emango dugu, gizartearen alde, ikasleei eskaintzen diegun zerbitzuaren bidez».

Kristau Eskolaren balioak

Araudi berria ez ezik, bere balioak ere mintzagai izan ditu Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 123 eskola erlijioso, 8.000 langile eta 90.000 familia batzen dituen sareak. Mundu orosko egoera ikusita, «balioetan hezi beharra» defendatu du Iparragirrek: «Premiazkoa da balioetan oinarrituta heztea, elkartasun, gizatasun, zaintza, ongizate, ekologia eta jasangarritasun balioetan oinarrituta, eta horiek guztiak Kristau Eskolaren ereduaren kalitate zigiluak dira». Gero eta gizarte konplexuagoari eskolatik erantzuten jakin behar dutela ere adierazi du: «Gure esku dago gizartea eraldatzen laguntzea, guztiok leku bat izan dezagun bertan, inor atzean utzi gabe».

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Idurre Eskisabel. ©Euskalgintzaren Kontseilua

Idurre Eskisabel izango da Euskalgintzaren Kontseiluko idazkari nagusi berria

Julen Aperribai

Karguan hamabi urte egin dituen Paul Bilbao ordezkatuko du Durangon, Kontseiluaren 25. urteurreneko ekitaldian. Lehentasuntzat jo du «kohesio sozialaren eta justizia sozialaren arloan» lan egiten duten eragileekin aliantzak sendotzea.

Feministalidaren hamazazpigarren edizioaren aurkezpena, gaur, Donostian ©Andoni Canellada / FOKU

‘Ahoa narras’ izenburupean egingo dute Feministaldiaren hamazazpigarren edizioa

Isabel Jaurena

Azaroaren 30etik abenduaren 3ra bitarte izanen da jaialdia, Donostiako Tabakaleran.

Sanferminetako talde bortxaketaren sententziaren aurkako protesta, 2016an, Nafarroako Auzitegiaren aurrean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Nafarroako Auzitegiak ez ditu murriztuko sexu indarkeriagatik ezarritako zigorrak, lege berrian aplikagarri baldin badira

Ion Orzaiz

Sententziak kasu bakarrean berrikusiko dituzte atzerako eraginez: espetxeratuei ezarritako kondena handiagoa baldin bada soilik baietz da baietz legean delitu horri dagokion gehienezko zigorra baino.

Donostiako geltokia, artxiboko irudi batean. Gaur zen martxan jartzekoa behin-behineko geltoki berria. ©Gorka Rubio / FOKU

Renfeko bidaiariek lineako autobusean eginen dute Andoain eta Irun bitarteko ibilbidea

Berria

Goizetik etenda dago trena, eta, berriz ere martxan jarri bitartean, lineako autobusean joan beharko dute bidaiariek Andoain eta Irun bitartean (Gipuzkoa). Gaur zen martxan jartzekoa Donostiako behin-behineko geltokia.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...