ELAren ustez, Jaurlaritzak ez du igo gastua, «propagandan izan ezik»

Erredakzioa
2021eko azaroaren 17a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
ELA sindikatuko idazkari nagusi Mitxel Lakuntzak gogor kritikatu du Eusko Jaurlaritzak datorren urterako prestatu dituen aurrekontuen proiektua. Esan duenez, aurrekontu horietan agertzen den irizpide nagusia «ahalik eta gutxien gastatzea» da. «Urterik urte hobera egiten duen sail bakarra propaganda da; badirudi horrek ez duela mugarik», erantsi du.

Lakuntzari «onartezina» iruditzen zaio hezkuntzan eta osasungintzaren arloan inbertsioak apaltzea: «Badirudi Urkulluk ez duela ezer ikasi pandemia garai honetatik».

EH Bildurekin, «oso zail»

EAJren legebiltzarkide Iñigo Iturrateren ustez, aurrekontuen inguruan EH Bildurekin akordio bat erdiestea «oso zaila» da, «ezinezkoa ez bada», koalizioak «estrategia suntsitzaile, oldarkor eta desbideratua» daukalako. Esan duenez, EH Bilduk «negoziazio esparrua gainditzen duten aldarrikapenak» egin ditu.

EP-IUko David Sotok, berriz uste du Jaurlaritzak «akordiorako borondate eskasa» duela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.