Jaurlaritzaren asmoa da EAEko aurrekontuak otsailaren 11n onartuak izatea

Igor Susaeta.
2020ko abenduaren 2a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzaren 2021eko aurrekontuak ahalik eta babes handienarekin onartze aldera, gobernuaren asmoa da oposizioarekin «akordio espazioak» bilatzea, Bingen Zupiriak atzo esan zuenez. Jaurlaritzaren bozeramaileak asteroko Gobernu Kontseiluaren ondorengo agerraldian adierazi zuen abenduaren 15ean onartuko duela aurrekontu proiektua Gobernu Kontseiluak. Espero du Eusko Legebiltzarrak otsailaren 11n gauza bera egitea.

Pilar Garrido EAEko Ahal Dugu-ren idazkari nagusiak jakinarazi zuen, herenegun, PSE-EEko buruzagiekin harremanetan jarriko dela aurrekontuak negoziatzeko. Horri buruz galdetu zioten Zupiriari, eta azaldu zuen, Ahal Dugu-ren asmoak gorabehera, Jaurlaritzak erabakia duela zein izango den «prozedura» eta zeintzuk «ordezkariak», oposizioarekin negoziatzeko orduan.

Abenduaren 15aren ondoren negoziazio sail bat hasiko du Pedro Azpiazu Ogasun sailburuak oposizioko alderdiekin. Aurrekontuak onartzeko moduan da legebiltzarra, EAJk eta PSE-EEk gehiengo osoa baitute ganberan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.