EAErako proiektu politikoa zehaztuko du PPk irailean

2019ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
PPk nabarmen egin zuen behera udal eta foru bozetan Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta hiru herrialdeetan beheranzko joera izan du azken hamasei urteetan. Joera hori zuzentzeko asmoz, Alfonso Alonso PPko Araba, Bizkai eta Gipuzkoako presidenteak jakinarazi du alderdiak biltzar bat egingo duela irailaren 13an eta 14an, Donostian, PPk Euskal Autonomia Erkidegoan izan behar duen «izaera propioa» definitzeko. Bi ponentzia aurkeztuko dituzte: politikoa eta ekonomikoa. Alonsoren hitzetan, «nazionalismoaren alternatiba» izan behar dute xede, foraltasunaren eta konstituzionalismoaren «defentsa sutsua» eginda: «Liberal foruzaleak hemen baino ez ziren existitu». PP horien oinordekotzat jo du.

Alonsok aitortu du maiatzaren 26ko emaitzak ez zirela «nahi» zituztenak izan, baina uste du PP dela «zentro-eskuin konstituzionalaren erreferentzia bakarra» Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Era berean, Ciudadanosi eta Voxi buruz galdetuta, Alonsok zehaztu du iraileko biltzarra ez dutela egingo «ez daudenekin» kezkatuta daudelako, PPren proiektua eguneratzeko baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.