Suediak legedia aldatuko du PKK goratzea zigortzeko

2022ko abenduaren 23a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Suediako Atzerri ministro Tobias Billstromek atzo iragarri zuen herrialdeko legedia aldatuko dutela «terrorismoa goratzea» zigortzeko. Horrek esan nahi du PKK Kurdistango Langileen Alderdia edozein modutan babestearen aurka ere egingo duela Suediak. «PKK ez da, beharbada, mehatxu handi bat Suediarentzat, baina bai Turkiarentzat, eta guk oso serio hartzen dugu hori», adierazi zuen atzo, Ankaran, Turkiako Atzerri ministro Mevlut Çavusoglu alboan zuela. Turkiak Suediari egozten dio «terrorista» kurduak babestea, baina NATOn sartzeko betoa kendu zion, norabide horretan erreformak egitearen truke.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.