Albistea entzun

Joan Mari Torrealdai (1942-2020). IRITZIA

Zaldun bihoztoi bat

Jean-Louis Davant - Euskaltzain emeritua

2020ko abuztuak 4

Joan Mari Torrealdai euskararen eta euskaldunen zerbitzuko zaldun bihoztoi bat izan da. Borroka horretan ezagutu nuen gazterik, duela urte andana ederra, oraino frantziskotar anaidi horretan zegoela. Gero jantziz aldatu zen, haatik ez eginbidez. Euskarari bizia eman dio eguneroko lanetan. Sail horretan langile argia eta nekaezina izan da, bereziki kazetaritza konprometituan, baita liburugintza jakintsuan ere. Ber denboran gizon alaia, lagunkina, baikorra, oroitzapen eder asko uzten didana, eta naski ez niri soilik. Artetik aitor dezadala mendiaren maitasun handia konpartitzen genuela, bereziki Monte Perdidon batak eta besteak nor gure aldetik eginiko txangoak elkarrekin aipatuz. Penak eta doluminak araberan.

Euskarari bizia eman diola erran dut. Osoki eman dio, eta hizkuntzaren bitartez Euskal Herriari, ezen borroka horrek azkenean bizia hartu dio, laburtu, azkenean kendu, ez lanak higatu duelakoan, maite den lan onak ez baitu higatzen, baina lan horren aurka jasan duen eraso maltzur eta bortitzak ezin sendatuzko zauri bat egin diolako. Egunkaria dakigun bezala etsaiak hetsi ondoren, Joan Marik berak bekoz beko salatu zigun etsai horrek zein gogorki kuestionatu zuen, eta nola tratamendu zital horren jarraian bere sakonean halako arraildura bat bezala sortzen sentitu zuen. Haatik ez zuen amore eman, ez zuen etsitu, eta bururaino jarraitu du lanean, euskararen zerbitzuko, Euskal Herriaren eta herritarren alde.

Ohore beraz armarik gabeko gudari garbiari, borrokan azkeneraino eutsi duenari. Puska bat zaharrago naizen honek gogotik erran nezake, gezur izpirik gabe, goizegi joan zaigula. Haatik esperantza bihotzean erraten dizut Joan Mari laguna, deus ez da hor bukatzen, gure lanak ere darrai, eta ikus arte, betiereko Monte Perdidon.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Indarkeria matxistaren aurkako protesta bat, Donostian, artxiboko irudi batean. ©JON URBE / FOKU

Soraluzeko andre bat labankadaz hil dute Benidormeko bere etxean

Jon Ordoñez Garmendia Ion Orzaiz

Emakumearen senarra da susmagarri nagusia: trafiko istripu batean hil da, lehen ikerketen arabera, bere buruaz beste eginda. 2003tik, Euskal Herriko 115 emakume hil dira indarkeria matxistagatik

Lau akusatuk onartu dute abusuak egin izana tutoretzapeko adingabeei

Edurne Begiristain

Sansoheta auziko ahozko epaiketan hamar gizonezko eseri dira akusatuen aulkian adingabeei sexu abusuak egitea egotzita. Sei akusatuk esan dute ez zekitela biktimak adin txikikoak zirela
 ©IÑIGO URIZ / FOKU

«Giza historiako krisi larrienean gaude, eta ez dago erantzun proportzionalik»

Maite Asensio Lozano

Tokiko borroken gainetik Euskal Herrian «hegemonia kapitalista ekozidari» aurre egingo dion mugimendu sendo baten premiaz arituko dira, besteak beste, Ekotopaketetan, datorren asteburuan, 'Azken krisia, gure garaia' lelopean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...