Zaldibarko auzia ikertzeko eskatuko du PP-C's taldeak

enekoitz esnaola
2020ko ekainaren 9a
00:00
Entzun
Carmelo Barrio EAEko PP-C's koalizioaren Arabako zerrendaburuak iragarri du datorren legealdia hastean Zaldibarko (Bizkaia) zabortegiko hondamendiaren auzia ikertzeko batzorde bat sortzeko eskatuko duela bere taldeak, «erantzukizun politikoak» aztertzeko asmoz. Joan den otsailaren 6an izan zen luizia, eta hango enpresako bi langile oraindik ere desagertuta daude hondakinen artean: Joaquin Beltran eta Alberto Sololuze. Ertzaintzak herenegun zioen «kriminalitate zantzuak» egon daitezkeela zabortegiaren kudeaketan.

Barriok prentsa ohar batean esan du Eusko Jaurlaritzak «negargarri kudeatu» duela auzia, eta «tragedia» hori ikertu beharra dagoela. «Ez da normala otsailaren 18az geroztik Jaurlaritzako inork agerraldirik eskatu ez izana Diputazio Iraunkorrean; ez Urkulluk, ez Arriolak». PP-C's-eko hautagaiaren arabera, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren gobernuak «urteetangaizki kudeatu du» zabortegiaren ikuskaritza. «Jaurlaritzaren iluntasunak eta katastrofe honen kontrolik ezak erantzukizun politiko batzuk ezkutatu ditzakete».

Zaldibarko krisia hasi zenetik, EH Bilduk eta Elkarrekin Podemosekin ere kritikak egin izan dizkiote Eusko Jaurlaritzari.

Lehengo larunbatean, Zaldibar Argitu plataformak deituta, herritarren beste manifestazio bat izan zen: Eibarren (Gipuzkoa), ezbeharretik lau hilabete bete ziren egunean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.