Eusko Legebiltzarreko inbestidura saioa. Alderdien hitzartzea

Elkarrekin Podemos. «Norabide aldaketa bat» eskatu dio Jaurlaritzari

Miren Gorrotxategi, atzo, legebiltzarrean. RAUL BOGAJO / FOKU.
Igor Susaeta.
2020ko irailaren 4a
00:00
Entzun
«Euskadik norabide aldaketa bat» behar duela iruditzen zaio Miren Gorrotxategiri. Horretarako, EP Elkarrekin Podemos koalizioren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak uste du Eusko Jaurlaritzak ez lukeeela «elite finantzarioen aginduen» aurrean «tolestu» behar. Norabide aldaketa bat beharrezkoa da, zerbitzu sozialak indartzeko, eta «pertsona boteretsuenei» fiskalitatea «areagotzeko».

Iñigo Urkulluren mintzaldia kritikatu zuen Gorrotxategik, EAJren lehendakariagaiak «Euskadi oasi baten pare» kokatu zuela iritzita. Eta EPkoa ez dago ados. Nabarmendu zuen pandemiak agerian utzi dituela «lan prekarietatean, klientelismo alderdikoian eta zerbitzu publikoen pribatizazioan» garatutakoereduaren «ahultasunak». Horren ondorioz, azpimarratu zuen, atzo, geroz eta familia gehiago bizi dira «pobrezia mailatik behera».

EAJk eta PSE-EEk gobernu «indartsu bat» sortzeko beharra aldarrikatu dute azkeneko asteotan. Gorrotxategi ados dago, eta pentsatzen du hori «inoiz baino beharrezkoagoa» dela. Baina gogorarazi zion Urkulluri «denontzako»gobernatzeko, eta, horretarako, «denei entzuteko».

Bestalde, EH Bilduren lehendakarigai Maddalen Iriarteri esan zion EPk ez zuela bozketan babestuko, koalizio independentistak «ezkerreko hiruko koalizio bati» bide emateari uko egin diolako.

Jon Hernandez EPren bozeramaile ondokoak ere hitz egin zuen —Ezker Anitzako kidea da—. COVID-19aren aurrean Jaurlaritzaren kudeaketa «kaotikoa, «inprobisazioak ezaugarritutakoa», izan dela salatu zuen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.