AZKEN DATUAK

2020ko martxoaren 26a
00:00
Entzun
Hauek dira, xehatuta, koronabirusa Euskal Herrian sortzen ari den datuak.

Kutsatuak: 4.468

Azken datua. 4.468 herritarrek positibo eman dute guztira. Asteazkeneko datua da, eta asteartean baino 715 kutsatu gehiago zeuden atzo.

Gehien, Bizkaian. Kutsatutako herritar gehien Bizkaian daude: 1.501 dira, bezperan baino 312 gehiago. Nafarroan 1.197 positibo daude (+183), Araban 1.207 (+121), Gipuzkoan 563 (+110), Lapurdin hamar (bezperako kopuru bera) eta Zuberoan bi.

Erietxean. 1.656 daude erietxean gaitzak jota; Bizkaian daude ospitaleratu gehien (674), eta ondoren, Nafarroan (506).

Hildakoak: 188

Atzo, 188 ziren gaitzak jota hildako pertsonak, bezperan baino 24 gehiago.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.