Zigorrak «humanizatzeko» bidea ireki nahi du Jaurlaritzak

Edurne Begiristain.
2022ko maiatzaren 6a
00:00
Entzun
Espetxe kudeaketaren eskumena bereganatu duenetik Eusko Jaurlaritzak ezarri dituen lehentasunen artean dago justizia errestauratiboaren alde urratsak egitea. Helburu horri helduta lantzen ari da 2022-2025eko aldirako Justizia Errestauratiboaren Euskal Estrategia —hilaren amaieran edo ekainean aurkeztuko du—, eta haren bitartez espetxe zigorrak «humanizatzeko» bidea ireki nahi du Jaurlaritzak. Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politika sailburuak atzo azpimarratu zuen prozesu penalak askotan ahaztu egiten dituela «biktimen beharrak» eta zigorraren «birgaitze» funtzioa, eta horietan jarri nahi duela indarra Jaurlaritzak.

Justizia errestauratiboan eskarmentua duten nazioarteko aditu ugari bildu ziren atzo Bilboko Bizkaia Aretoan gaiari buruz hausnartzeko, eta hor ateratako ondorioak aintzat hartuko ditu Jaurlaritzak estrategia berria ontzeko. Eugenio Artetxe Justizia zuzendariak zehaztu zuen Jaurlaritzaren lehentasuna izango dela justizia errestauratiboa «printzipio, arau eta orientazio» gisa ezartzea biktima eta biktimarioentzat. Artetxeren ustez, prozesu hori lagungarria izan daiteke bide penala «humanizatzeko».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.