Barkamenari dagokion oro da lanbroartekoa. Kristautasunari oso lotua gurean, ez dakit bestelako kulturetan zenbaterainoko pisua duen. Dakidana da ertz askotariko kontzeptua dela. Aski dugu auzo-hizkuntza batera jotzea, zenbateraino den konplikatua konturatzeko. Gazteleraz, barkamena zer egiten da, eskatu ala eskaini?: «Le ofrezco mis disculpas» bezala entzun izan dugu «le pido perdón». Biak egiten dira, aho beretik, eskatu eta eskaini? Gure hizkuntzan ere sortu dira konplikazio horri dagozkion aztarnak. Lehen, haserraldi baten ondoren, «adiskidetu» egiten ginen. Orain, nonbait, «berradiskidetu» beharra daukagu.
Azken hauteskundeen emaitzek eta Gobernua osatzekotan kataluniarrekin paktatu beharrak... indultua eta amnistiaren arteko aldeen afera lehen lerrora ekarri du berriz. Indultua, eskatua ala eskatu gabea, eskainia beti, barkamen hutsa da. Amnistia ongi definitzen zuen atzo egunkari honetan Omnium Culturaleko presidenteak: «Delitu jotako ekintza batzuk oinarrizko eskubideen adierazpenak direla aitortzea da».
1977an beste urrats bat ere bazela entzuten hasi ginen: «Amnistia ez da kartzeletan presorik ez egote soila. Haiek kartzelara eraman zituzten arrazoiak erro errotik erauztea da». Puf! Kataluniaren kasuan...

HITZ ETZANAK
Amnistia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu