andoni egana
HITZ ETZANAK

Manga

2022ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Ez genien komiki deitzen. Tebeo deitzen genien. Eta bazuten balio bat, orduan oharkabean pasatzen zitzaiguna. Aulkiren baten jiran egonean, edo zain geundela, mutiko kuadrillan eskuz esku ibiltzen genituen, txandaka. Liburuak ez bezala, tebeoak kalera ateratzen ziren, eta kalean, konpartitu. Tebeo jabeak emango zion lehen begiratua eta gero, gainerakoen txanda iritsiko zen.

Esku bizkor batek tebeoa harrapatzen zuenean, harrapatu ezinean geratu zenari azalpena ematen zion sarri: «Ikusteko bakarrik da». Eta iragarpen horrek asko lasaitzen zuen itxaron behar zuena. Bazekien ez zela luzarorako. Eta denborarekin ikasi egiten zenuen nork irakurri egiten zuen tebeoa, eta nork ikusi bakarrik, eta ikusi bakarrik egiten zuenak beti egingo zuen ikusi bakarrik, ez zen irakurtzen deskuidatuko. Ez zitzaizun buruan sartzen irakurtzen jakinda «ikusi bakarrik» nola egin zitekeen, baina guztiok desberdinak garela konturatzen hasteko modu bat zen...

Mangazaletasunak gorantz egin duela irakurri duzu egunkari honen azken orrian. Ez duzu inoiz marrazki japoniarrekiko interes berezirik sentitu. Gustatuko litzaizuke gustatzea, baina ez da kasua. Eta jabetzen zara, aspaldidanik datorkizula gabezia.Tebeoak «irakurtzeko bakarrik» harrapatzen zenituenetik seguraski.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.