andoni egana
HITZ ETZANAK

Eskean

2023ko ekainaren 4a
00:00
Entzun
Gure aurreko belaunaldientzat eskean ibiltzea kontu larria zen. Izugarrikeriaren bat jasan behar zen —baserria erre, gutxienez— eskera irteteko. Elizaren kontua zen eskea. Edo ahora eramateko mokadurik ere ez zeukan gizarajoarena. Eskean ibiltzea baino hobea zen...! Edo bestela, usadioan oso sustraitua behar zuen eskeak ongi ikusia izateko: Santa Ageda eskea, San Joanetakoa...

Mende honekin heldu zitzaigun ingelesezko hitz bat eske-modu berezi bati zegokiona: crowdfunding. Disko bat ateratzeko, liburu bat argitara emateko, antzerki-lan bat abian jartzeko... diru-bilketa modu bat zen sareek errazten zutena. Ez zegoen gaizki. Txanpon baino lagun gehiago izatea txalogarria zen, justu kontrakoa, lagun baino txanpon gehiago izatea, hobesten duen jendarte honetan.

Inozente hutsak ginen, ordea, crowdfundig-aren ahala kontu horietara mugatuko zela pentsatzean. Ukrainak drone berri bat sortu du, irismenez eta eraginkortasunez orain artekoak baino askoz ere hobea, Moskuri airetik eraso ahal izateko. Garestia da oso. Eta horregatik, web orri bat zabaldu dute euren kausarekin bat egiten duten mundu zabaleko norbanako edo taldeek euren borondatezko laguntza eskain dezaten. Milioika euro bildu omen dituzte dagoeneko. Eske honek behar luke gaizki ikusia...
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.