andoni egana
HITZ ETZANAK

Sukaldean

2023ko martxoaren 26a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Euskal sukaldari jaun/andereak: Aitortzen dizuet zuen lanean egiten duzuen ahalegina; miresten dut sarritan lortzen duzuen emaitza; aitortzen dizuet ekintzaile izaera; miresgarri zait bakana izan ahal izateko abian jartzen duzuen sortzailetasuna. Gure hiriburuetako alkateek zuen biltzarrak eurenean ospa ditzazuen nahi izaten dute, hain da handia zuen tiradizoa! Euskaldunok harro esaten dugu hemen bezain ongi ez dela beste inon jan-edaten. Usadioa eta berrikuntza oso ongi uztartzen asmatu duzue. Eta segiko nuke aldeko kontuak zerrendatuz baina…

Utzi hitzak bakean! Hitzek ere, jakien modura, goxo mania ditzaten eskatzen dute. San Sebastian gastronómica iragartzeko hautaturiko leloaz ari naiz. Historiaren etorkizuna. Lelo leloagorik! Guztiok ulertzen dugula dirudi, eta ez du inork ulertzen. Ez daitekeelako. Manipulazio poetikoaren bila hasi, oximoron batera hurbildu, eta ez aurkitzea da Historiaren etorkizuna. Eta, halere, jarri. Ez izan arren, badirudielako.

Zuek guri kozinan bezala, guk ere irakats diezazuekegu zuei hitzen gatza topatzen. Lelo poetikoagoa litzateke, esaterako, honako hau: Herri honen Barne Produktu Gordinaren eragile gara. Ulertzen zaila? Eskatologikoegia? Laguntza eskaini nahi nuen. Besarkada bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.