Legebiltzarrean kexa azaldu, eta Arzuagarentzat babesa eskatu du Iriartek

Erredakzioa
2019ko apirilaren 6a
00:00
Entzun
Herenegun Julen Arzuaga EH Bilduko legebiltzarkideak, PPk eta Jusapol Espainiako polizien elkarteak Eusko Legebiltzarrean izandako ika-mikaren biharamunean, Maddalen Iriarte EH Bilduko bozeramaileak kexa formala helarazi dio legebiltzarreko Mahaiari, PPko legebiltzarkideek «Arzuagaren berbaldia eragotzi zutelako oihu eta irainen artean». Iriartek erantsi du «zigorgabetasuna nahi dutenei aurre egitea betebehar demokratikoa» dela, eta Mahaiak Arzuaga babestu behar duela «jasotzen ari den irain eta mehatxuen aurrean».

Andoni Ortuzar EAJren EBBko presidentearen ustez, ostegunean gertatutakoa «lotsagarria» izan zen. Zehaztu du ez dagoela ados elkarte horrek Poliziaren biktimen legeaz duen iritziarekin, baina hori ez dela «aitzakia Julen Arzuaga bere onetik ateratzeko». Isabel Zelaa PSE-EEko kide eta Espainiako Gobernuko eledunaren iritziz, Arzuagak esandakoak «onartezinak» dira, eta hark «ETAren krimenengatik barkamena» eskatuz hasi beharko zukeen hizketan.

SUP Espainiako polizien sindikatuak iragarri du salaketa aurkeztuko duela EH Bilduko legebiltzarkidearen aurka.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.