Albistea entzun

ETA-ren jardun armatuaren amaieraren 10. urteurrena. ANALISIA

Bakarrik geratzeko arriskua

Martxelo Otamendi -

2021eko urriak 20

Urriaren 1etik aurrera Eusko Jaurlaritzarena da Basauri, Martutene eta Zaballako espetxeen eskumena. Nafarroako Gobernuak ez du ematen eskuduntza horretaz jabetzeko asmo handirik daukanik, berriki Iruñeko kartzelaren erizaindegiaren ardura hartu baitu, 40 urte pasatu eta gero. Jarriko ahal du grina handiagoa falta zaizkion bestelako eskumenak lortzeko!

Eusko Jaurlaritzak eskuratu berri duen agintearen aplikazioaz berak diseinatuko ditu presoen bizi baldintzak, kartzela barruko bizitzaren programazioa eta protokoloa. Iruñean, aitzitik, ardura hori Espainiako Espetxe Zuzendaritzaren esku egongo da, orain arte bezala.

Zigorra betetzen ari diren euskal preso politikoen kudeaketa ere Jaurlaritzarena da hemendik aurrera, horrek esan nahi duen guztiarekin: gizarteratzea, gradu aldaketak, baimenak, irteerak... Preso horien eta militatu duten ETAren iraganaren irakurketarekin oso exijenteak izan dira orain arte EAJ eta Iñigo Urkullu lehendakaria. Ikusi besterik ez dago zein modu ezkorrean baloratu duten —biktima askok, PSE-EEk eta PSOEk, Ahal Dugu-k, Zapaterok... ez bezala—; astelehenean ezker independentistak egin zuen adierazpena. «Ez zen beharrezkoa», Urkullu lehendakariaren asteleheneko hitzetan.

Zer eskatuko die, zer langa etiko gainditu beharko dute orain Jaurlaritzaren ardurapeko espetxeetan dauden presoek espetxe onurak profitatu ahal izateko? Totem bihurtu diren hitz eta kontzeptuetara iltzatuta daude Jaurlaritza eta EAJ aspaldion, eta ez dute hortik mugitu nahi: ETAk ez zuen inoiz existitu behar, injustua... Eta iraganaren inongo irakurketak ez du balio ez baditu EAJk itsasargitzat dauzkan adierazpide horiek erabiltzen. Bere hitzen gatibu izateko arriskua dauka EAJk, bakarrik geratzekoa, azken urteotan beste agente politikoen jokabide ez-oztopatzailea ikusita. EAJk baino hildako dezente gehiago dauzkaten PSOE eta PSEren pareko balorazioa egitera ez dira iritsiko jeltzaleak ETAk bortxakeria armatuari amaiera eman zionetik hamar urtera?

Diskurtso politiko higatzailerako balio duen estrategia hori bera aplikatuko zaie preso horiei? Ez da, jakin nahi duenarentzat, horrelako zereginetan ibili diren adituek aholkatzen dutena.

ETA utzi eta EAJn afiliatu edota jeltzaleek gobernatutako administrazioetan goi mailako eta konfiantza politikoko kargua eman zaienetatik, zenbati exijitu zioten haien jardunaren autokritika publikoa egitea? Soldata bikaina irabazteko ez, eta espetxe onurak edukitzeko bai?

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Jakes Abeberri abokatu, politikari, dantzari eta euskaltzale abertzalea, Miarritzen. ©DANIEL VELEZ

Abertzaleen ibilbidean erreferente

Jone Arruabarrena Ekhi Erremundegi Beloki Iñaki Etxeleku

Jakes Abeberri hil da, 92 urte zituela. Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat izan zen, eta izen bereko aldizkariaren zuzendari. Astelehenean omenduko dute, Miarritzeko elizan

Euskal kulturaren «pizkundearen sortzailetzat» jo dute Abeberri

Ainize Madariaga

Euskal Dantzarien Biltzarreko presidente izan zen. Abeberrik dantza profesionalizatzearen alde eginiko lana nabarmendu du Filgi Claveriek

Jakes Abeberri hil da, abertzaletasun mugimenduan erreferentea

Jone Arruabarrena - Ekhi Erremundegi Beloki-Ainize Madariaga

Enbata mugimenduaren sortzaileetako bat eta izen bereko aldizkariaren zuzendari izan zen Abeberri. 92 urterekin zendu da.

Foro Sozialak gonbidatuta, «Memorien elkarrizketa» proiektuan parte hartu duten boluntarioak, Nafarroako Parlamentuan. ©Iñigo Uriz / FOKU

Foro Sozialak 'Memorien elkarrizketa' proiektua aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan

Ion Orzaiz

Indarkeriaz gogoeta egin eta «elkarrizketarako espazioak» sortzeko beharra aipatu dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.