Euskarafobia gori-gorian Nafarroan

Amaia Aurrekoetxea, Imanol Karrera eta Iñigo Orella - LAB

2019ko urriak 22

Onartezina da Nafarroako Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia UGTk Euskararen Dekretuaren kontra jarritako helegitea dela eta. Eleaniztasuna inoiz baino baloratuago dagoen garaiotan, LABen iritziz ulertezina da hizkuntza eskubideen berdintasunaren aurka halako egoerak jasan behar izatea. Euskarak, hizkuntza gutxitua den heinean, babes neurriak behar ditu, bere aldeko neurri positiboak hain zuzen ere, eta ez diskriminatutako hizkuntza izaerarekin jarraitzeko bideak zabaldu.

Auzitara eramandako dekretuaren kontra azaldu zen LAB, euskararen normalizazioaren bidean arautzen ziren aurrerapausoak hutsaren hurrengoa zirelako, eta batez ere, egun indarrean dagoen Euskararen Legearen altzoan sortutako edozein dekretuk ezin dituelako bermatu inondik inora Nafarroako herritarron hizkuntza eskubide demokratikoak, Europako Hizkuntza Gutxituen Kartan aitortuak direnak. Bai dekretuak, bai Legeak, nafar batzuek beste batzuen gaineko diskriminazioa arautuz, ontzat ematen dute inon gertatzen ez den zonifikazioa, euskara bertako hizkuntza izanik. Epai honek berresten du LABen posizioa zuzena izan zela, eta ezinbestekoa bezain premiazkoa dela euskararentzako lege berri bat, herritar guztien hizkuntza eskubideak aitortuko dituena, diskriminaziorik sortuko ez duena eta herritarrei aukera emanen diena hautatzeko bertako zein hizkuntza erabili nahi duten administrazioarekin.

Arras kezkagarria da ikustea PSN, Geroa Bai, Ahal Dugu eta Izquierda-Ezkerrak sinatutako akordio programatikoan ez dela inondik inora kolokan jartzen nafarron artean hizkuntza segregazio sortzen duen lege baztertzailea. Ezin ahantzi aurreko legegintzaldian PSNren ekimenez eta Izquierda-Ezkerra eta eskuinaren babesarekin irakaskuntzan irakasle elebidunei elebakarrekiko ezarritako diskriminazioa eta zigorra, gainontzeko eremu eta tokietan erabiltzen den zerrenda bakarra eragotziz. Oraingoan koherenteena litzateke, Geroa Bai egungo gobernuko kide izanik, Auzitegi Nagusiaren ebazpenaren kontra helegitea jartzea aurreko gobernuak onartutako dekretua defendatuz, eta, edozein kasutan, lan deialdietan euskara meritutzat hartzea ala ez administrazioaren esku uzten denez gero, gobernuak bermatzea hala izanen dela Nafarroa osoan. Ikusiko dugu ea gobernuak gure hizkuntzaren erabilera arautzeko burujabetza defendatuko duen ala halako erasoa ontzat emanen duen gure aferei buruz erabakitzeko ezintasuna berriz ere agerian utziz...

Bestalde, sindikalismoaren oinarriaren guztiz kontrakoa da ikustea nola UGT bezalako sindikatu baten ahalegina, gutxi batzuen pribilegioak defendatzeagatik, herritarren oinarrizko hizkuntza eskubideen kontra bideratzen den.

UGTk lehenesten du hizkuntza gaitasun gutxiago izanda, beraiek asmatutako funtzionarioa izateko eskubidea, herritarrak administrazioaren aurrean artatuak izateko bertako hizkuntza aukeratzeko oinarrizko eskubidearen gainetik. Momentuz bere arduragabekeriak LEP prozesuetan murgilduta edo murgiltzear dauden ehunka langileei eraginen die, baita leku-aldaketa egin dezaketen langile finkoen eskubieetan ere.

UGTren jarreraren atzean euskarafobia baino ez dago, eta horretarako gezurrak erabili dituzte birala bihurtu den bideo batean. UGTko Nafarroako arduradunak esan du zonalde ez-euskaldunean edo mistoan inor minduta senti daitekeela errotuluetan informazioa euskaraz azaltzeagatik. Lehenbizi euskaraz eta hizki larriz eta ondoren gaztelaniaz eta hizki xehez, baina ebidentziarik ez du eman.

Elizalde jauna: esan diezagukezu non ote dauden halako errotuluak? Norbait minduta sentitzen bada igogailuetan braille erabiltzeagatik, kendu behar da? UGTren helegitean zergatik ez dute jo frantsesa edo alemana meritu gisa baloratzearen aurka eta bai euskararen aurka?

Akaso Nafarroan Europako hizkuntza hauen eskaria eta ezagutza soziologikoki justifikatuta dago (hau da euskararen erabilera bermatzearen kontra zonalde diskriminatuan erabiltzen duten argudioa)? Euskara baloratzea diskriminatzailea da eta alemana baloratzea ez? Zoritxarrez ez UGTk eta ezta Elizalde jaunak ere ez dituzte galdera hauek erantzunen. Jarrera hau ulertzeko argudio bakarra dago: euskarafobiak jota daude.

Honengatik guztiagatik, LABek dei egin nahi die Nafarroako langileei zein jendarteari larunbatean bezala mobilizatzen jarraitzera, Nafarroa osoan euskara ofiziala izan dadin eta euskaraz bizitzeko aukera bermatuko duen euskararen lege berri bat lortu arte.

Justizia, berdintasun eta kohesio kontua baino ez da.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Debatea

Debatea

Kirmen Uribe

Trumpen eta Bidenen arteko lehiari begira jarri da Kirmen Uribe ere, aste honetako New Yorkeko munduak podcast-ean.

 ©Malen Amenabar Larrañaga / Txakur Gorria
Itziar-Ondarroa
Hamabostaldia Mexikon

Hamabostaldia Mexikon

Kirmen Uribe

Berezko dudan baikortasun, ezen ez xalotasun, honek traizionatu egiten nau batzuetan. Gaztetan maite nuen Emil Cioran-en ezkortasun beltza, baina orain, zer esango dizuet, nahiago dut Bertrand Russell-en inkonformismo bizizalea. Uste genuen abuztuaren bukaeran gauzak hobeto egongo zirela Covid-aren kontuarekin, Europa eta Estatu Batuen arteko mugak zabalduko zituztela eta ez genuela arazorik izango New Yorkera itzultzeko. Baina ez da izan horrela.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna