Albistea entzun

Osakidetzaren kudeaketa eredua auzitan jarri du oposizioak legebiltzarrean

Oposizioko talde guztiek kritikatu dute Jaurlaritzaren Osasun Sailaren jarduteko era «bertikala». EAJk eta PSEk elkarrizketa defendatu dute
Osasun Bidasoa plataformako ordezkariak, atzo, Eusko Legebiltzarrean.
Osasun Bidasoa plataformako ordezkariak, atzo, Eusko Legebiltzarrean. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Edurne Begiristain -

2023ko otsailak 3 - Gasteiz

Osakidetzaren kudeaketak ardaztu du urteko lehen osoko bilkura, Eusko Legebiltzarrean. Donostialdeko ESI erakunde sanitario integratuan abendu hasieran piztutako krisiari buruzko azalpenak eskatu dizkiote Jaurlaritzari. PP+C's eta EH Bildu taldeek eraman dute gaia bilkurara, eta oposizioko talde guztiak bat etorri dira Jaurlaritzaren Osasun Sailaren aurka egindako kritiketan.

EH Bilduk eta Elkarrekin Podemos-IUk erdibideko zuzenketa bat hitzartu dute, non Osakidetzaren gobernantza ereduari kritika zorrotzak egin dizkioten. Era berean, galdegin dute neurri oro partekatu dadila Donostialdeko ESIko zuzendaritza eta ordezkaritza organoekin. Horren ordez, jeltzaleen eta sozialisten testu bat onetsi dute: Osakidetzako profesionalekin partaidetza metodologia bat garatzeko eskatu dute, eta berretsi «elkarrizketa» eta «gardentasuna» direla Donostialdeko ESIan sortutako gatazka konpontzeko tresnarik onenak.

Donostia ospitaleko langileen eta Osakidetzaren arteko gatazka konpondu gabe dagoela ohartarazi du Laura Garrido PP+C's-ko bozeramaileak, eta erroan dauden arazoei konponbidea eman gabe auzia itxi nahi izateko «arriskua» dagoela uste du. «Osakidetza inoiz ez bezalako krisi batean murgilduta dago, autoritarismoz eta sektarismoz kudeatzen ari direlako», salatu duenez.

Egiturazkoa

«Donostiako ESIaren egoera Osakidetzako egoeraren sintoma bat da», Rebeka Ubera EH Bilduko legebiltzarkidearen iritziz. Esan du auziko alde guztiei entzunda lortuko dela konponbidea, eta hor kokatu du EAJk eta PSE-EEk ateak itxi izana zuzendaritzako kide kargugabetuek legebiltzarrean agerraldia egiteari; «zentsura» zantzuak atzeman dizkio Uberak bi taldeen erabakiari. Donostiako krisiari dagokionez, honako hau gehitu zuen: «Guretzat ez da nahikoa izango negoziazioan zerbitzuburu bakoitzak nahi duen zerbait ematea; unea da mahai gainean dauden egiturazko arazoei konponbidea emateko. Ez dugu onartuko auzia ustel gainean ixtea».

Elkarrekin Podemos-IUko Jon Hernandezen iritziz, krisiak azaleratu egin ditu Jaurlaritzaren osasun politiken gabeziak. «Zerbitzuburuek Osakidetzako kudeaketa txarrarekin duten ezinegona». Jaurlaritzak berandu baino lehen elkarrizketa abiatu behar duela gehitu zuen.

Donostialdeko ESIan egindako aldaketak «zilegiak» izan badira ere, «ezinegona» sortu dutela onartu du PSE-EEko Ekain Ricok, eta akordioaren bidea jorratzeko eskatu du. Elkarrizketa hasi izana txalotu du, eta profesionalen parte hartzea bermatzeko bideak indartzearen alde egin.

Luis Javier Telleriak (EAJ) pandemiaren ajeei egotzi die osasun sistemak gaur egun duen egoera. Donostialdeko ESIko zerbitzuburuen kargugabetzeak «normaltasunaren» barruan kokatu ditu jeltzaleak, erakunde guztietan ohikoak izaten direlako, baina uste du zerbitzuburu batzuengan konfiantza galtzen denean «logikoa» dela kargutik kentzea.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburua, atzo, Eusko Legebiltzarrean. ©EUSKO LEGEBILTZARRA

Bildarratzek berretsi du hizkuntza ereduei eutsiko dietela

Irati Urdalleta Lete

Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua Eusko Legebiltzarrean mintzatu da Hezkuntza Lege proiektuari buruz. Ñabardurak eginda, EAJk, EH Bilduk eta PSE-EEk balekotzat jo dute proiektua; EP-IUk eta PPk, ez

Lehengo astean ere jo zuten Etxegarairengana Mauriziakoek. ©GUILLAUME FAUVEAU

Elkartasunak Eraiki sareak Maurizia proiektuaren eredua goraipatu du

Ekhi Erremundegi Beloki

Etxegarairekin bilkura egin dute Mauriziako kideek. Uztailaren 6an aztertuko dute kanporatze prozedura gelditzeko helegitea

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformako kideen agerraldia, atzo, Donostian. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Euskal eskola publikoaren alde mobilizatuko dira ekainaren 9an

Isabel Jaurena

Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformak adierazi du Hezkuntza Lege proiektuak ez duela sistema publikoa «lehenesten»

Artatutako pertsonen %28ak alkoholismo arazoak zituzten. ©BERRIA

Berretsi dute adikzioak eta buru osasuna lotuta daudela «ziklo kaltegarri batean»

Olatz Silva Rodrigo

Erdu programak zaurgarriak diren pertsonak artatzen ditu. 270 pertsonei arreta eskaini zien iaz; horietatik 197 etxerik gabe zeuden

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.