Albistea entzun

Turkiarekiko jarrera «gogortzeko» eskatu diete SDFek aliatuei

Kurduak gehiengo diren koalizio militarraren komandanteak esan du Estatu Islamikoa erasoak prestatzen ari dela Ankarak lurreko operazio militarra agintzen duenerako
SDFen jarraitzaileak, joan den igandean, martxa batean, Qamishlin (Rojava).
SDFen jarraitzaileak, joan den igandean, martxa batean, Qamishlin (Rojava). EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ander Perez Zala -

2022ko azaroak 27

Hilaren 13ko Istanbulgo atentatuaz geroztik —sei lagun hil eta 50 zauritu zituzten—, Turkiako armadak ugaritu egin ditu Siriaren menpeko Kurdistanen kontrako erasoak, Ankarak PKK Kurdistango Langileen Alderdiari eta YPG Herriaren Babes Unitateei leporatu baitie erasoa. Bi talde armatu horiek egiletza ukatu duten arren, Turkiako armadak eremua bonbardatzen segitzen du oraindik ere, eta Recep Tayyip Erdogan Turkiako presidenteak esana du lurreko erasoaldi bat hasiko dutela garai egokia heltzen denean. Egoera horretan, SDF Siriako Indar Demokratikoak beren burua defendatzen ari dira egunotan, eta, Mazlum Abdi komandanteak atzo iradoki zuenez, aliatuen laguntza ez da nahi bezalakoa. Horregatik, Turkiaren erasoekin jarrera «gogorragoa» izateko eskatu zien Abdik AEBei eta herrialde arabiarrei.

Kurduak gehiengo diren koalizio militar horretako komandanteak «ahultzat» deskribatu zuen Washingtonek eta Ekialde Hurbileko inguruko estatuek orain arte izan duten erreakzioa, eta batez ere Siriako Gobernuari egin zion kritika hori, Baxar al-Assad herrialde horretako presidenteak oraindik ez dituelako salatu Turkiako armadaren aire erasoak. «Badirudi [Al-Assadek] ez diola Turkiari aurre egin nahi», Abdik adierazi zuenez. «Eraso horietan Siriako armadako martiriak izan dira, eta ez dut uste Turkiako armadaren eta Siriako Gobernuaren artean koordinaziorik izan denik».

SDFen komandanteak emandako informazioaren arabera, borrokak , «oraingoz», «Siriako lurraldearen barnean» ari dira gertatzen, baina, erasoek bere horretan segitzen badute, gerra «Turkiaren eta Siriaren arteko mugara» zabalduko da.

Abdik kezka helarazi zuen horregatik, baita EI Estatu Islamikoaren mehatxuagatik ere, esan baitzuen erasoak prestatzen ari dela Turkiako armadak lurreko inbasioa hasten duenerako. «Mehatxu bat da zibilentzat».

Bost soldadu turkiar hilda

Turkiako Defentsa Ministerioak, berriz, jakinarazi zuen Turkiako armadako bi soldadu hil zirela atzo, eta beste hiru hil eta bat zauritu zirela herenegun, Iraken menpeko Kurdistanen, PKKren aurkako borroketan.

Horiekin batera, ministerioak azaldu zuen gerrillako zazpi kide hil zituztela; lerro hauek idazteko orduan, talde armatu kurduak ez zuen informazio hori berretsi.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Ponsati Generalitateko kontseilari ohia, Puigdemont presidente ohia, Puig kontseilari ohia eta Boye abokatua, atzo, Bruselan. ©LEO RODRIGUEZ / EFE

Erbesteratu katalanak Espainiaratzea baztertzeko irizpideak, zehaztuta

Gorka Berasategi Otamendi

EBko Justizia Auzitegiak ebatzi du Belgikak Espainiako justiziaren «gabezia sistemiko bat» frogatu behar duela haren euroagindu bat baztertzeko. Ez da guztiz lerratu, ez independentistekin, ez Llarenarekin
AEBetako gerra abioi batzuk, Ozeano Atlantikoko hegazkinontzi batean. ©STEPHANIE LECOCQ / EFE

Ukrainara gerra abioiak bidaltzearen aurka agertu da, oro har, Mendebaldea

Igor Susaeta

Borrokarako hegazkinak Kievi entregatzea aztergai dute, baina aliatuek ez dute jarrera bateraturik. AEBek eta Berlinek ezetz esan dute
Carles Puigdemont (erdian) Luxenburgoko auzitegiaren epaia baloratzen, gaur, Europako Parlamentuan, inguruan Clara Ponsati, Gonzalo Boye, Lluis Puig eta Toni Comin dituela. ©Berria

Erbesteratu katalanek ezingo dituzte Belgikaren argudioak erabili Llarenaren euroaginduak baztertzeko

Gorka Berasategi Otamendi

Europako Batasuneko Justizia Auzitegiak ebatzi duenez, batasuneko estatu kide batek ezin dio uko egin beste kide baten euroagindu bati, frogatu ezean azken horrek sistematikoki urratzen dituela eskubideak.

AEBetako F-16 hegazkin batzuk ariketa militarrak egiten Hego Korean ©EFE

Ukrainara gerra abioiak bidaltzearen aurka agertu da, oro har, Mendebaldea

Igor Susaeta

Auzia mahai gainean dago, baina Mendebaldeak ez du jarrera bateraturik. Macronen arabera, hainbat aldagai hartu beharko lirateke kontuan borrokarako hegazkinak entregatzeko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.