Ortuzarrek dio «euskal talde parlamentario bakarra» izango dela EAJ

Esan du parlamentari eta senatari jeltzaleak ez direla galduko «talde espainiarren artean», ez eta «talde parlamenario fake batean» ere

EAJko hautagaiak, Andoni Ortuzarrekin, atzo, Bilbon. BERRIA.
xabier martin
2019ko martxoaren 31
00:00
Entzun
«Madrilen bizi den hooligan girora» bidaliko dituen Kongresu eta Senaturako hautagaiak aurkeztu zituen Eusko Alderdi Jeltzaleak, atzo, Bilbon. Alderdiko presidente Andoni Ortuzarrek EAJ eta «Euskadi» lotu zituen estuki ekitaldi politiko horretan, eta nabarmendu EAJ Euskadiren ordezkatzailerik «eraginkorrena» dela; argi utzi zuen, halaber, Madrilen euskal talde parlamentario bakarra egongo dela: EAJrena.

«EAJ eta euskal taldea gauza bera dira Madrilen», esan zuen, baita Sabin Etxeak ez duela sekula izan hainbesteko eraginik ere Espainian, eta ozen esan zuen azken legegintzaldian «Rajoyk eta Sanchezek eman dutena» ez zutela emango «EAJ sendo bat» izan ez balitz. «Atera diegun guztia ez zen etorriko Euskadira izan ez bagina talde eraginkor bat».

Euskal Herrian ez ezik, Espainian ere hautagaiak dituzten alderdietan ezin dute esan «Euskadi dutela bakarrik azken helburu, EAJk esan dezakeen bezala». Alderdi espainiarrekiko aldea garbi utzi eta gero, Ortuzar EH Bilduri buruz aritu zen izenei erreparatu gabe, baina azpimarratu zueneuskal hautagai batzuk «talde parlamentario fake batean» galduko direla, «ez dakit zer alternatiba eraikitzeko».

Alerta laranja

Espainiako egoera politiko ezegonkorrari behin eta berriro erreparatu zion EAJko presidenteak, eta «mehatxu» hitza ahoskatu zuen. «Euskadiren autogobernuarentzat alerta laranja» ere egon daitekeela esan zuen. «Inoiz baino garrantzitsuagoa da soilik euskalduna den talde parlamentarioa eratzea Madrilen». Erantsi zuen «Euskadi» ez dela EAJrentzat «lanaldi partzialeko zeregin bat», EH Bildu ERCrekin egindako akordioa gogorarazi nahian.

Aitor Esteban EAJren parlamenturako Bizkaiko hautagaien zerrendaburuak esan zuen «irrintzi bat eta lau oihu botatzeko» ez dela askorik behar, baina Madril ezagutu behar dela han eragiteko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.