Irun argituta, «desblokeatu» da ituna

EAJk ez du Xabier Iridoiren hautagaitza aurkeztuko Irungo alkatetzara, eta horrek bidea eman dio EAJk eta PSE-EEk egin nahi duten akordio orokorrari. Eusko Jaurlaritza pozik dago Irungo egoera «bideratu» delako
Jose Antonio Santano Irungo jarduneko alkatea eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria elkarri bostekoa ematen, 2015eko irailean.
Jose Antonio Santano Irungo jarduneko alkatea eta Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria elkarri bostekoa ematen, 2015eko irailean. MONIKA DEL VALLE / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Jon O. Urain -

2019ko ekainak 9

Hego Euskal Herriko udaletan, datorren larunbateko udalbatzarretan aukeratuko dituzte datozen lau urteetarako alkateak. EAJ eta PSE hasiak dira lehen bilerak egiten tokiko erakundeetan eta Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundietan gobernatzeko formulak negoziatzeko, eta negoziazio horrek bide samurragoa izango du aurrerantzean, askatu baitute Irungo Udalean (Gipuzkoa) sortutako korapiloa. Ostiral iluntzean, EAJk erabaki zuen Xabier Iridoik ez aurkeztea hautagaitzarik alkatetzarako, eta, beraz, ez du oztoporik jarriko Jose Antonio Santano jarduneko alkate eta PSE-EEko alkategaiak karguan jarrai dezan.

Joseba Egibar EAJko Gipuzko Buru Batzarreko presidenteak baieztatu zuen atzo jeltzaleen atzerapausoa. Radio Euskadin esan zuen erabaki dutela Iridoiren hautagaitza «desaktibatzea», sozialistek «erakundeak desegonkortzeko mehatxua» egin baitute. Are, «xantaia» gisa definitu zuen PSE-EEren jokabidea: «Badakite hautagaitza hori aurkezteak Irunen egoerari buruzko salaketa politiko baten esanahia duela». Iazko urtarrilean, Santano alkateak udal gobernutik kanporatu zuen Iridoi Hirigintza zinegotzia : «[EAJ-PSE] itunaren jarraipen batzordeak ondorioztatu zuen Irunen akordioa apurtu egin zela eta erantzukizuna Santanorena zela», erantsi zuen Egibarrek. Uste du Irunen gertatutakoa «oso larria» izan zela eta gertatutakoak agerian uzten duela «PSE-EEk Santanorekiko daukan ahultasuna».

Atzera egin arren, Egibarrek ohar egin zien bazkideei: ez dute oztopatuko Santanoren izendapena, baina ezta legealdian hura babestuko ere: «Irungoa konpontzen ez bada, desegonkortasun instituzionala bermatuta dago».

Sozialistek erabateko garrantzia emana zioten Irungo Udalari eusteari, eta ez zeuden prest jeltzaleekin itun orokor bat adosteko aurrez Irungo egoera argitu arte. Korapilo hori askatuta, PSEko Gipuzkoako idazkari nagusi Eneko Anduezak nabarmendu du «desblokeatu» direla jeltzaleekiko elkarrizketak: «Orain has gaitezke EAJrekin hizketan, udalei egonkortasuna emango dien akordio bat lortzen saiatzeko».

Egibarren adierazpenez, berriz, Anduezak ukatu egin du PSE-EEk «xantaia» egin izana: «Agerikoa da ez dela xantaia izan; posizionamendu irmo bat izan da, guretzat desleialtasun hutsa baitzen, eta eraso bat itun bati». EAJk eta PSEk datozen egunak dauzkate orain akordio bat erdiesteko, eta militante sozialistek hori berretsi beharko dute; Jose Antonio Pastor PSEko Eusko Legebiltzarreko bozeramailearen esanetan, «beranduenez» ostegunean egingo dute barne galdeketa; hortaz, alderdiek hiru egun dauzkate ados jartzeko.

«Kanpoko interesak»

Xabier Iridoi hasia zen Irungo Udaleko beste talde politiko batzuekin hitz egiten, Santanoz aparteko gehiengo alternatibo bat eratzeko. Gehiengo absolutua behar zuen alkatetza lortzeko, eta horretarako beharrezkoak zituen EH Bilduren eta Elkarrekin Podemosen botoak. Atzo, Iker Casanova indar subiranistako legebiltzarkideak esan zuen ez dela «koherentea» EAJk Irungo Udaletik «ez kanporatzea oso txartzat duen alkate bat». Hori horrela, Casanovak uste du «kanpoko interesak» nagusituko zaizkiola udal horretan ordezkaritza duten talde politikoen borondateari.

Gainera, gogora ekarri zuen EAJren eta PSEren arteko itun posible batek alkatetzarik gabe utz lezakeela EH Bildu indar subiranista lehen indarra den herri batzuetan; horien artean daude Andoain, Pasaia, Lezo, Soraluze (Gipuzkoa) eta Zigoitia (Araba), besteak beste. «Garrantzitsua da udaletan gehiengo koherenteak artikulatzea eta herritarrentzako hobekuntzak bilatzea», Casanovaren arabera.

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, ordea, pozik agertu zen atzo, Irungo Udalean sortutako «zailtasunak bideratu» ahal izan dituztelako. Gamiz-Fikan (Bizkaia) izan zen atzo Erkoreka, 1936ko gerran hildako gudari baten arrastoak lurpetik ateratzeko lanetan, eta bertan jardun zuen Irungo Udalaz. Bertako egoera argitu izanarekin gustura egon arren, Erkorekak ez du uste Irungoak «zalantzan» jarriko zukeenik Eusko Jaurlaritzaren egonkortasuna eta EAJren eta PSEren arteko itunaren «sendotasuna».

Deia alderdi nafarrei

Arabarako, Bizkaiarako eta Gipuzkoarako akordioez harago, Erkorekak mintzagai izan zituen Nafarroan gobernua osatzeko elkarrizketak ere. «Erabateko errespetuz», alderdiei dei egin die «egonkortasunaren» aldeko apustua egin dezaten, «Euskadin egin den bezala». Uste du EAJren eta PSEren arteko itunak «emaitza positiboak» eman dituela; hala ere, Jaurlaritzak «inola ere» ez du eragin nahi «soilik nafarra den prozesu batean».

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Salvador Illa Espainiako Osasun ministroa, atzoko agerraldian. ©CHEMA MOYA / EFE

Jaurlaritzak osasun larrialdia ezarriko du astelehenetik aurrera

Irati Urdalleta Lete - Olatz Esteban Ezkati

Tapia eta Murga sailburuek gaurko agerraldian emango dituzte xehetasunak. Madrilek hartu ditu lehen neurriak, egoera epidemiologikoak okerrera egin duela eta: tabernek 01:00ean itxi beharko dute, eta gauerditik aurrera ezingo da bezero gehiagorik sartu. Kalean erretzea ere debekatuta egongo da, bi metroko tartea bermatu ezin bada.

 ©ARITZ LOIOLA / FOKU

«Martxoko egun zailenetan PCRak orain bezala eginda, 6.000 kasu izango genituen»

Maite Asensio Lozano

Pandemiaren jarraipena egiten ari den lantaldeari esker COVID-19aren transmisioa moteldu egin dela uste du Ignacio Garitano epidemiologoak. Bigarren olatua iritsi dela berretsi du, baina orain askoz positibo gehiago detektatzen direla nabarmendu du.

Bilboko Zorrozgoiti zahar etxeko egoiliar bat, atzo. ©MIGUEL TOÑA / EFE

Etsipena, beldurra eta nekea zahar etxeetan

Aloña Beraza Peña

Zahar etxeetako kutsatzeek gorakada nabarmena izan dute azken asteetan, eta langileak beldur dira ez ote diren itzuliko gaitzaren lehenengo olatuko egoerara. Egoiliarren artean ere kezka da nagusi.

Jendea paseoan Donostiako alde zaharreko kaleetan, atzo. ©Juan Carlos Ruiz/FOKU

618 kasu atzeman dituzte Hego Euskal Herrian

Berria

Bizkaian behera egin dute kasuek; Araban, Gipuzkoan eta Nafarroan, aldiz, igo egin dira.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna