Idatzi nahi nuke bizitzaz, udazkenaz, feminismoaz, heltzen ari diren indabez, hildakoen gauaz, futbolaz, maite ditudan pertsonez, bertsoez, Iñigo Muguruzaz, bizitzaz eta heriotzaz, matxismoaz, askatasunaz, basamortuaz, klima aldaketaz, zezenketen eta idi-proben arteko aldeez, oporretan joateko lekuez, oporretara ez joateko lekuez, etxeaz, etxekoez, bere burua larrutarako eskaintzen didaten agure berdeez, aluak jateaz, zakilak sartzeaz, musu ematez, udan intsektuekin izaten ditudan arazoez, okupazioaz, diruaz, lanaz, komunismoaz eta sozialismoaz, kapitalismoaz eta haren ajeez, espazioaz, ilargiak guregan duen eraginaz, eguraldia ematen dutenek egiten dituzten hanka sartzeez, Sara Majarenas eta haren alabaz, Kontxako banderaz, demokraziaz, justiziaz, jaietako sexu erasoez, jaiak ez direnean gertatzen jarraitzen duten sexu erasoez… baina gaur ezin dut.
Gaur, Hondarribia daukat buruan. Eta ezin duzue imajinatu ere egin ze min, ze nazka eta ze egonezin sortzen didan emakumeei txistuka ari den jendeak. Ez, ez naiz bertakoa, baina badaukat Alardean gertatzen denari buruzko iritzi bat: indarkeria matxistaren kontra dagoen pertsona orok, emakumeei Alardean parte hartzea ukatzearen kontra egon behar luke. Hondarribian gertatzen dena ere, emakumeen kontrako indarkeria delako.

BIRA
Hondarribia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu