Onintza Enbeita
BIRA

Sareak

2020ko martxoaren 29a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Badakit munduko emakumerik tristeena eman dezakedala neure baserrian bakartuta, maitalerik gabe. Badakit irudi eta guztiko telefono deiak neure betiko lau lagunekin bakarrik egitea pobrea izan daitekeela, baina nahiago hori ikusten ari naizena baino. Zer gertatzen da sare sozialetan? Ikusten dut jendeak nola idazten duen agobiatu egin dela etxean, eta sareen bidez mimoak bidaltzen hasten zaio hainbat jende. Neure buruari galdetzen diot zentzuzkoa ote duen ezagutzen ez duzun jendeari zure egoera emozionala kontatzea. Eta aldatzen duzu sare soziala, eta ikusten duzu ez dakit nor bere bazkaria erakusten; bazkaltzea munduko gauzarik bereziena balitz bezala. Eta gero beste kanal baten beste norbait ikusten duzu bere kirol errutina konpartitzen, pentsatzen duelako hori dela guztiok egin beharko genukeena. Eta ez da falta irakurtzen ari den liburuen zerrenda egiten ari denik, edo ikusten ari den telefilm interesgarriak zeintzuk diren esaten duenik. Eta erronkak eta erronkak eta erronkak. Bi onartu ditut hamabost egun hauetan, eta honezkero ito nauzue. Eta ardo kopak, eta marianitoak... nahikoa da! Guztiok egiten duguna egiten baino ez zarete ari asperdurari aurre egiteko, eta, hala ere, besteok bezain gogaituta zaudete.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.