Xingola horiak kendu dituzte EH Bilduren bulegotik

2019ko apirilaren 5a
00:00
Entzun
EH Bilduk xingola horiak zeuzkan Eusko Legebiltzarreko bulegoko leihoetan, preso dauden buruzagi independentista katalanekiko elkartasunez, eta legebiltzarreko segurtasun taldeko ertzainek kendu egin zituzten atzo. Bakartxo Tejeria legebiltzarreko lehendakariaren agindua beteta kendu zituzten xingolak; ezohiko bilera bat egin zuen atzo goizean Eusko Legebiltzarreko Mahaiak, eta bilera horretan erabaki zuten ikur horiek erretiratzea, argudiatuta parlamentuko fatxadan ezin dela ezer jarri alderdi politikoek aldez aurretik adostu gabe. Xingolak parlamentuaren kanpoaldetik ikus zitezkeenez, mahaiak ebatzi du araudiaren kontrakoak zirela. EH Bilduk azaldu zuen «elkartasun» keinu bat dela, eta ez zegoela horiek kentzeko beharrik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.