Albistea entzun

Koronabirusa. OSASUNA PENTSALDIAN

Koronabirusaren aurkako piramidea

Felix Zubia - Donostia Ospitaleko ZIUko medikua

2020ko irailak 27

Entzunak ditugun arren, gogora ditzagun koronabirusaren hedapen-ezaugarriak. Birusa tanta txikien bidez hedatzen da batez ere, hau da, gaitza duen pertsona baten muki edo listu tanta txikien bidez. Tanta horiek ez dira airean asko hedatzen duten pisuarengatik, eta metro eta erdira erori egiten dira, kutsakortasuna galduz. Toki itxietan, baina, pertsona asko biltzen badira, eta oihuka edo kantuan ari badira, tanta hauek airean gera daitezke, batez ere egurastu gabeko inguruetan. Egoera horri aerosolen bidezko transmisioa esaten zaio, eta distantzia handiagora kutsatzea ahalbidetu dezake.

Ezaugarri horiek kontuan hartuz, koronabirusaren aurkako neurriak piramide baten moduan antola genitzake. Oinarrian edo lehenengo mailan neurri unibertsalak daude, edozein pertsonak bete beharreko neurriak. Hor daude ziurtasun distantzia, garbitasuna eta musukoa. Maila horretan sartu beharko genuke kontaktuen murrizketa ere, hau da, pertsonen arteko harremanak ahalik eta gehien mugatzea. Arriskua bereziki handitzen da pertsona asko badaude, toki itxian biltzen badira, musukorik gabe, eta oihuka edo kantuan aritzen badira. Neurri horietan akats nabarmenak egin ditugu gure artean, eta deigarria da edozein herritan ez-festa batzuk izan eta gero, hamar bat egunera izan den kasuen igoera nabarmena gazte eta helduen artean.

Bigarren maila batean daude kasuen baheketa, atzematea eta isolamendu neurriak. Hau da, kasu bat agertzen denean, haren ingurukoen baheketa egitea PCR testen bidez, isolamendua antolatu eta transmisioa eteteko.

Hirugarren eta azken mailan daude kasu larrienak tratatzeko neurriak. Oraingoz, birusari aurka egiteko neurri gutxi ditugu, eta eraginkortasun txikikoak.

Bigarren eta hirugarren mailako neurriek baliabide handiak eskatzen dituzte, eta mugatuak dira: PCR testak egiteko gaitasuna mugatua da, eta baheketa eta jarraipena egitekoa ere bai. Ospitaleetan tratamendua emateko ohe eta langile kopurua ere mugatua da, eta gainezka egin lezake transmisioa handia bada, martxoan eta apirilean ikusi zenez. Hori dela eta, ezinbestekoa da lehen mailako neurriak gureganatzea eta zorrotz mantentzea, bigarren eta hirugarren mailako neurriak ere eraginkorrak izan daitezen. Hala ez bada, piramide horrek kale egiten du, eta neurri gogorragoak hartu beharra dago, transmisioa zabaldu ez dadin, dituen ondorio guztiekin: herri eta auzoak isolatzea, mugikortasuna murriztea, konfinamendua... Presta gaitezen lehen mailako neurriak mantentzeko. Denon hobe beharrez.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©BERRIA
Miarritzeko harrotasunen martxa, atzo. ©BOB EDME

«Mugak hausteko» harrotasunez hartu dituzte Miarritzeko karrikak

Oihana Teyseyre Koskarat

Ehunka lagun bildu dira harrotasunaren martxan. LGTB komunitateko eragileek nabarmendu dute gora egin dutela horien kontrako erasoek

Barakaldon eraso matxisten aurka egindako elkarretaratze bat, aurtengo martxoan. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Gizon bat espetxeratu dute, neska lagun ohia hiltzen saiatzea egotzita

Jon O. Urain - Maddi Ane Txoperena Iribarren

Labanaz eraso dio andreari, eta emakumea larri dago, Gurutzetako ospitalean. Basauriko kartzelan sartu dute gizona. Mugimendu feministak elkarretaratzera deitu du gaur arratsalderako Barakaldon

Osasun zentro bateko sarrera, artxiboko irudi batean. ©MAIALEN ANDRES / FOKU

Bere burua hiltzen saiatu direnen arreta hobetzeko prozedura, abian

Oihane Puertas Ramirez

Oraintsuko Suizidio Ahaleginaren Kodea Osakidetzako sare osoan dago erabilgarri

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...