BBVAk %3,3ra jaitsi du hazkunde iragarpena

2022ko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Ukrainako gerra luzatu ahala, ugaritzen ari dira beren hazkunde iragarpena txikitzen duten iragarleak. BBVAren txanda izan zen atzo. Bizkaian sortutako bankuko azterketa bulegoak %3,3ko hazkundea eman die Arabari, Bizkaiari eta Gipuzkoari. Antzeko kopurua eman dio Nafarroari ere: %3,4. 2023an, berriz, kontrakoa gertatuko da: Nafarroa hamarren bat gutxiago da haztekoa (%2,5), beste hiru lurraldeak baino (%2,6). Bankuak datu hobeak eman ditu Espainiarako (+%4,1), nazioarteko turismoaren berpizteak mesede handiagoa egingo diolako; Hego Euskal Herrian eta erkidegorik industrializatuenetan, berriz, energia gastu handia zama astunagoa izango da.

Enpleguari dagokionez, hobera egin behar du: %0,9 Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta %1,3 Nafarroan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.