Etxerat-ek salatu du 2.400 kilometro «alferrik» egin dituztela

Erredakzioa
Donostia
2020ko urriaren 7a
00:00
Entzun 00:00:00 00:00:00
Etxerat-en iritziz, egoera «jasanezina» da Euskal Herritik urrun dauden presoentzat eta haien senideentzat. Horren erakusle, joan den asteburuan bi familiari gertatutakoa: euskal presoen senideen elkarteak jakinarazi duenez, bi familia baimenekin joan ziren Villenako kartzelara (Alacant, Herrialde Katalanak) eta Soto del Realekora (Madril, Espainia), baina, horietara iritsita, adierazi zieten bisitak bertan behera geratu zirela, atzemandako COVID-19 kasu batzuengatik. «Alferrik egindako 1.400 eta 1.000 kilometroko bi ibilbide», salatu du euskal preso en senideen elkarteak.

Soto del Realen, bisitarik ez

Etxerat-ek jakinarazi du, gainera, aurreko asteburuan Soto del Realeko mintzategiak itxi zituztela: «Horrek bertan preso dauden hiru euskal presoekin edozein komunikazio izatea eragotzi du».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.