Pili Zabala. GALen biktima

«Lege honek bi klausula dauzka: 'Gonzalez klausula' eta 'Aznar klausula'»

J. DANAE / FOKU.
Iosu Alberdi.
2022ko abuztuaren 14a
00:00
Entzun
Joxean Lasaren eta Joxi Zabalaren hilketen kasua argitzeko erabili ziren 1997an Espainiako Gobernuak desklasifikatutako zenbait dokumentu. Pili Zabalak (Tolosa, Gipuzkoa, 1968), baina, ongi gogoan du nola beste asko sekretupean geratu ziren, Sekretu Ofizialen Legea zela medio. Orain, gertutik jarraitzen ari da lege hura aldatzeko prozesua.

Ikusi gehiago:BASOARTE ZARBATSUA

Espainiako Gobernuak aurkeztu du Sekretu Ofizialen Legea ordezkatzeko aurreproiektua.

Zoritxarrez, lege aurreproiektu honekin antzeko egoeran jarraitzen dugu. Europa mailako beste herrialde batzuetako legeekin konparatuz, oso-oso aurreproiektu opakoa da. 50 urte ikaragarrizko epea da; hamabost urteko luzapenarekin. Europa mailan ez dago halakorik: Alemaniak 30 urteko epea dauka, Italiak hamabostekoa, luzatu daitekeena... AEBek ere 25 urtekoa.

Kezkagarriena da lege honek bi klausula dauzkala. Felipe Gonzalez klausula, GAL ez ikertzeko; eta Jose Maria Aznar klausula, ez ikertzeko gerrara joatea erabaki zuenekoa, nahiz eta jakin ez zegoela suntsipen handiko armarik.

Zer beharko luke benetako aldaketa batek?

NBEk esaten duena: giza eskubideen urraketen inguruko informazioa ezin da ezkutatu, ezin da klasifikatu. Ezin duzu oztoporik ipini egia lortu ahal izateko, eta, beraz, ezin dira klasifikatuta utzi urraketak argitzeko erabakigarriak izan daitezkeen dokumentuak. Aurreproiektuak ez ditu Espainiako Estatuak sinatutako giza eskubideen nazioarteko tratatuak errespetatzen.

Bestea da ez duela inongo kontrolik ezartzen. Botere ezberdinak —legegilea, exekutiboa eta judiziala— banatuta egon behar dira, baina elkar kontrolatuz. Printzipio garrantzitsu horiek ez baditu errespetatzen, beste guztia ere ez da fidagarria. Euskal Herrira begira, zoritxarrez kasu larri askok iluntasunean jarraituko dute.

Zenbait alderdik adierazi dute hura Kongresuko eztabaidan moldatzeko asmoa.

Zuzenketak aurkezteko epea dago abuztuaren 12ra [herenegunera] arte, eta guk aurkeztuko ditugu. Giza eskubideen alorrekoak izango dira, guri eragiten diguna bide horretatik doalako. Hurrengo pausoa Kongresura iristean izango da. Ea talde politikoek presio egin dezaketen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.