Eider Goenaga Lizaso.
HIZPIDEAK

42 urte berandu

2023ko urtarrilaren 22a
00:00
Entzun
Espainiako Gobernuak barkamena eskatu du ETAko hiru kide zirelakoan Guardia Zibilak Almerian hiltzeraino torturatu eta erre zituen hiru gazteen aferagatik, Almeria auzia delakoarengatik. Senideen arabera, «beranduegi» dator barkamen eskaera, eta oso bakarrik eta baztertuta sentitu dira 42 urteotan.

Urrats bat egin du Espainiako Gobernuak, Fernando MartinezOroimen Demokratikorako Estatu idazkariaren eskutik. Baina, memoria ariketa ezin da horretan gelditu. Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren enkarguz, Kriminologiaren Euskal Institutuak 1960tik 2015era bitarteko 5.181 tortura kasu erregistratu ditu Hego Euskal Herrian. Zer gertatzen da Guardia Zibilak eta estatuko bestelako polizia indarrek torturatutako milaka horiekin? Ez al dute aitortza bera merezi polizia etxeetan bertan hil direnen edo egin zaizkien torturen ondorioz zendutakoen senideek? Dozenatik gora dira, 1960tik hona; tartean, adibidez, Joxe Arregi, Mikel Zabalza, Gurutze Iantzi, Esteban Muruetagoiena, Mercedes Antxeta, Juan Calvo...

Almeria auzikoei barkamena eskatu eta besteei ez eskatzeak estaldura ematen dio hamarkada luzez ETArekin zerikusia zutelakoan atxilotutakoei aplikatutako tortura sistematikoari. Inoiz iritsi beharko du praktika hori benetakoa zela aitortzeko eta horregatik milaka herritarri barkamena eskatzeko orduak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.