Albistea entzun

HIZPIDEAK

Txillardegi eta Donostiako Udala

Martxelo Otamendi Egiguren -

2021eko urtarrilak 17 - Motamendi@berria.eus

Ramon Labaienek beti esaten zuen Bilbo hiriburu ekonomikoa zela, Gasteiz hiriburu administratiboa, eta Donostia kulturaren hiriburua. Ez alferrik Donostiako kasuan.

Bederatzi urte Txillardegi hil zela, eta ia beste horrenbeste urte daramatzate haren ingurukoek Donostiako Udalari eskatzen Txillardegi izena jar diezaion Udal Liburutegi Nagusiari. Beti erantzun bera: «Ez dago nahiko kontsentsurik Txillardegiren izena jartzeko». Benetako arrazoia? ETAren sortzaileetako bat izan zela, eta ETAren biktimek ez dutela onartuko.

Bildu alkatetzan zegoenean, 2011n, Bilduk eta EAJk gehiengoa osa zezaketen, baina sozialistek ezezkoa eman zioten proposamenari eta jeltzaleak atzetik joan ziren. Zer abertzaletasun mota da Txillardegiri ezagutza hori ukatzen diona?

Zergatik ez da alkatetza kontsekuentea bere jokabidearekin eta agintzen du Txillardegiren liburuak kentzea liburutegietatik, diru laguntzak ukatzea Txillardegiren liburuak dituzten euskaltegiei eta eskolei, eta harremanak etetea EHUrekin Donostiako campusean Txillardegiren izena jarri diolako areto bati? Hori dena abertzaletasunaren eta euskaltzaletasunaren izenean, noski. Horren hari finarekin josten hasita, ba ote dakite Donostiako alkatetzan Txillardegi ETAn egon zen bitartean —1967an utzi zuen— ETAk ez zuela inor hil?

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...