Albistea entzun

Koronabirusa. HEZKUNTZA PENTSALDIAN

Kultur esperientzia opari

Eneritz Garro - Mondragon Unibertsitateko irakaslea

2020ko abenduak 9

Ez dugu berehalakoan ahaztuko kultur sortzaile eta zaleok 2020a. Antzoki eta ekitaldietan jesarleku mugatuak, publikoa musukoaren ostean gordeta, dantzarik gabeko kontzertuak, gela erdi hutsei eskaini beharreko hitzaldiak... Eta nola ez, batek baino gehiagok badugu pena txiki-handia asteburu luzean Durangora kukurik egin ezin izan dugulako. Eta txanponaren beste aldean, etxealdia jasangarri egin digute literaturak, zinemak, musikak, bertsolaritzak, sortzaileek eskainitako online saioek... Ez dut uste nahikoa aitortu eta eskertu dugunik egoera honetan kulturak eman digun arnasa.

Argi dago kulturak beharrizan askori erantzuten diola. Kulturak ematen dizkigu bizitza eta gertatzen ari zaiguna ulertzeko eta adierazteko tresnak, komunitatea eraikitzeko hainbat helduleku, gozatzeko eta gozarazteko aukerak... eta euskaldunon kasuan, horretaz gain eskaintzen dizkigu mundua euskaraz esateko eta ulertzeko moduak. Ez da harritzekoa, hortaz, Iratxe Retolaza, Xabier Paya edota Nekane Goikoetxearen moduko adituek euskal kulturak hezkuntzan duen lekua eta haren garapenerako egiteko moduak birpentsatzeko erronka plazaratu izana azkenaldian.

Bereziki interesgarria irudituko litzaidake gure ume eta gazteek etxealdian kulturaren arnasa hori zein hizkuntzatan hartu duten sakon aztertzea. Begiratzea ea ikusi dituzten pelikula, serie edota bideoetariko zenbat izan diren euskaraz, ea libururik irakurri ote duten eta hala bada zein hizkuntzatan irakurri duten, entzundako musikarekin beste horrenbeste... Halaber, interesgarria litzateke jakitea ea eskolatik eta irakasleon aldetik egon ote den euskal kultura eskuragarri jartzeko ahaleginik eta eskaini ote diegun ikasleei kultur esperientzien bidez pandemiak eragiten digun hau guzti hau ulertzeko eta adierazteko modurik.

Kultur hezkuntza sendo batek eskatzen du zeharlerrotasuna, diziplinartekotasuna eta sistematikotasuna, besteak beste. Zeharlerrotasuna, eskolako espazio formal eta ez-formalak zeharkatu ditzakeelako, kanpo eragileekiko porotsua izan behar delako. Diziplinartekotasuna, batetik, eskola diziplina desberdinen lagun izan daitekeelako curriculumeko helburuak lortzeko bidean, eta bestetik, bere baitan arte diziplina desberdinak lotzen dituelako. Eta sistematikotasuna, ekintza puntualak gaindituz denboran iraunkorra den eta kontzienteki harturiko erabakiz hornitua dagoen egitasmoa izan behar delako.

Eta hemen nire gaurko kontraesana. Gabonak ate joka ditugun honetan polita litzateke gure ikasleei opor asteetarako kultur esperientzia desberdinak esperimentatzeko amua jartzea, euren arteko gomendio bideak probokatzea, oporretan irakurritako liburu edota ikusitako film baten inguruko tertulia bat antolatzea, euskal musikaren zerrenda bat osatzea, antzerki edota bertso-saio bat ikusteko proposamena luzatzea eta horren berri elkarri ematea... Opor giroko ekintza puntualarekin egin dezakegu lehen urrats txikia eta urte berriak dakarkigun indarrarekin urrats handiari eutsi.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Lehen mailako artako kontsultak atzeratuko ditu Osakidetzak

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Osasun sailburu Gotzone Sagarduik egin du jakinarazpena: «Aparteko larritasuna ez duten» kontsultak atzeratuko dira.

Baionako txertaketa gunea, artxiboan ©Guillaume Fauveau

Pfizer dosiak ez ote diren faltako beldur dira txertaketa guneetako langileak

Oihana Teyseyre Koskarat

Eskualdeko Osasun Agentziak hobetsi du Moderna txertoak banatzea. Baionako txertaketa guneko langileek lana uzteko eskubidea aldarrikatu dute, pazienteei «gardentasuna zor» zaielakoan.

5-11 urte arteko haurren txertaketa onetsi du Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak

5-11 urte arteko haurren txertaketa onetsi du Espainiako Osasun Publikoko Batzordeak

Arantxa Iraola-Irati Urdalleta Lete

Hilaren 15etik aurrera autonomia erkidegoek haurrak txertatzen hasi ahal izango dutela jakinarazi du

Munilla meza ematen Azpetian (Gipuzkoa), 2019an. ©Javier Etxezarreta / EFE

Donostiako apezpikutza utziko du Jose Ignacio Munillak

Paulo Ostolaza

Ia hamabi urte egin ditu karguan. Alacanteko (Herrialde Katalanak) gotzaina izango da aurrerantzean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.