EAJ BOZKATUENA
Durango. EAJ izan zen Durangon maiatzaren 26ko hauteskundeetako bozkatuena, zortzi hautetsi lortuta, baina EH Bilduk (zazpi) etaEP Elkarrekin Podemosek (lau) gehiengo osoa dute. PSEk bi ditu.
Galdakao. EH Bilduk (sei aulki) alkatetza lortuko du, baldin eta Auzoak (lau) eta Usansolo Herriaren (bi) babesa jasotzen badu. EAJk sei hautetsi lortu zituen, PSEk bi, eta EPk bat.
Gorliz. EAJk sei aulki ditu, EH Bilduk, lau, eta GI Gorlizek, hiru. Alkatetzan EAJk segitzea espero da.
Sopuerta. EAJk lau hautetsi ditu, EH Bilduk ere bai, eta AEI taldeak hiru. AEI egon da alkatetzan pasa den agintaldian.
Zaratamo. Hiruna ordezkari dauzkate, ordena honetan: EAJ, Gure Herria plataforma eta EH Bildu. Gure Herria egon da alkatetzan.
EH BILDU BOZKATUENA
Abadiño. EH Bilduk irabazi zituen bozak (bost aulki) Abadiñon, baina EAJk (lau) har dezake alkatetza, talde independentearen (lau) sostenguarekin. Izan ere, aurreko legealdian azkeneko biak egon dira udal gobernuan; alkatea herri plataformako kidea izan da.
Alonsotegi. Espero bezala, PSE-EEk (bat) EAJ (bost) babesten badu, alderdi jeltzaleak segituko du alkatetzan, talde bozkatuenaren kaltetan: EH Bildu (bost).
Arrigorriaga. Bost taldek lortu zituzten hautetsiak: EH Bilduk (sei), EAJk (sei), Arrigorriaga Garak (bi), PSEk (bi) eta NOAk (bat). EAJk, alkatetzan jartzeko gehiengo osoa lortzeko, PSEren babesaz gain, plataforma batena ere behar du.
Bakio. Bakio Bairen (bi) esku dago alkatetza EH Bilduk (bost) ala EAJk (lau) hartzea.
Dima. Dima Aukeratu taldeak (bi) du giltza, alkatetza EH Bilduk (lau) ala EAJk (hiru) hartzeko. Lehen agintaldia izango du DAk.
Elorrio. EH Bilduk seguru du alkatetza (sei), nahikoa baita EPk (bat) ez babestea EAJ (sei). Gainera, EPren sostengua jaso dezake.
Zaldibar. Zaldibarren ere EAJ (lau)-PSE (bi) itunagatik, jeltzaleek har lezakete alkatetza, EH Bilduren (bost) kaltetan.
BESTERIK
Balmaseda. Badirudi EAJk (bost) ez duela segituko alkatetzan, herri plataforma (sei) gailendu egin zitzaiolako, eta, gainera, EAJk ez du aski PSEren (bat) babesa. EH Bilduk hautetsi bat eskuratu zuen.
BIZKAIKO KASU BATZUK
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu