Kalean bizi diren gazteentzako baliabideak eskatu dituzte Donostian

Moraza kaleko etxea hustu ostean kalean gazte gehiago bizi direla esan dute Harrera Sareak eta Modahara taldeak. Baliabide falta salatu dute

Donostiako Moraza kaleko eraikinaren hustea. GORKA RUBIO / FOKU.
Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria.
2019ko irailaren 1a
00:00
Entzun
Operazio bateratu bat egin zuten abuztuaren 19an ertzainek eta udaltzainek Donostiako Moraza kalean okupatutako etxebizitza batean: gutxienez 32 pertsona atera zituzten eraikinetik, eta horietako bat atxilotu. Zortzi pertsona Espainiako Poliziaren esku utzi zituzten, gainera, atzerritartasun auziak daramatzan sailaren ardurapean. Polizia operatibo «ikaragarri» hori salatu zuten atzo Donostiako Harrera Sareak eta Modahara gazte migratzaileen bizi baldintzak hobetzeko taldeak. Ohartarazi zuten gazte gehiago daudela orain kalean, etxebizitzarik gabe, eta Donostiako Udalak ez duela behar beste baliabide arazo horri aurre egiteko.

Garazi Montsuchi eta Fatima Fernandez bozeramaileen esanetan, Moraza kaleko etxebizitza hustearen eraginez 50 bat gazte gehiago geratu dira kalean, eta Donostiako Udalari eskatu diote har ditzala «egoera konpontzeko beharrezkoak diren neurriak»: «Lehen ere eskatu genuen irtenbide bat emateko, ez bakarrik Morazan bizi zirenei, baizik eta egoera horretan dauden gazte guztiei».

Horrez gain, Montsuchik eta Fernandezek kritikatu egin dute udaltzaingoak Espainiako Atzerritarren Lege «arrazista» ezartzeko bidea egin izana: «Beren eskumena ez den eremu batean sartu ziren». Gainera, bi taldeek ohartarazi dute kalean utzi dituztenetik gazte horiei «jazartzen» ari zaizkiela poliziak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.