Albistea entzun

Askabide klinikaren aurka antolatua zuten prozesioa egin ezinik geratu dira

Abortatzeko eskubidearen aurkakoek zuten deitua protestara; ertzainek esan diete ezin dutela egin. Aldarri feministak gailendu dira
Prozesioari aurre egiteko mobilizazioa, atzo.
Prozesioari aurre egiteko mobilizazioa, atzo. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2022ko maiatzak 8

Azkenaldian, abortatzeko eskubidearen kontrako protesta ugari egin dituzte Askabide klinikaren atarian, Donostian. Ezinegona sortu dute bertara doazen andre askorengan, eta protesta horien kontrako aldarriak ere ozendu dira. Halako protestak debekatuak ditu jada Espainiako legediak. Atzo arratsaldean ere prozesio bat egitekoak ziren, Artzain Onaren katedralaren inguruetatik abiatuta, baina ezin izan zuten; atera aurretik, ertzainek adierazi zieten ezin zirela irten. Jende asko elkartu zen klinikaren inguruetan martxaren kontra egiteko. 18:30erako eginda zegoen deia, Easo plazan, klinikaren ondoan; erantzun beroa izan zuen.

Hain zuzen ere, plaza horren inguruan batu zen jendea, prozesioa noiz iritsiko. Aldarri eta mezu feministak ozendu zituzten, eta eskuin muturrak defendatzen dituen ideien kontrakoak. «Faxistak gure auzoko kaleetan izango ditugu», esana zuten deia egiteko. «Ezin dugu inola ere onartu». Oroitarazi zuten, gainera, legez kanpokoa zela atzo egin nahi zuten prozesioa eta, ondorioz, eragotzi beharrekoa.

Horiek horrela, deia propio egina zuten prozesioari aurre egiteko feminismoaren aldeko mezuekin «apaindutako» inguru batean, eta «eraztun» bat osatzeko; horrekin abortatzeko eskubidearen aurkako protestari aurre egitea zen asmoa. Abortatzeko eskubidearen aldeko mezuak ozendu zituzten, eta faxismoaren aurkakoak. Bukaeran poza azaldu zuten: «Ez dira pasatu». Klinikako ordezkariek eskertu egin zuten jasotako babesa.

Galarazpena

Apirilaren 14an sartu zen indarrean haurdunaldia eteten duten kliniken aurrean abortuaren aurkako protestak egitea debekatzen duen legea, baina, hala ere, talde ultraeskuindarrek mobilizazioak iragartzen jarraitu dute. Otoitz egitea ez da delitu leloarekin egin nahi zuten atzo protesta.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak urteko txostena aurkeztu zuen atzo Eusko Legebiltzarrean. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Poliziaren Biktimen Balorazio Batzordeak 46 biktima aitortzeko eskatu du

Oihane Puertas Ramirez

1961etik 1997ra bitartean jasan zituzten erasoak. Sei hil egin zituzten, eta 28 torturatu. Eskatu dute kalte ordainak zehazten dituen legea aldatzeko
Esperientzia ezagutarazteko egindako mahai ingurua, atzo Donostian. ©JON URBE / FOKU

Euskal curriculuma: paperetik praktikara

Irati Urdalleta Lete

'Euskal curriculuma: egungo esperientziak eta etorkizuneko aukerak' jardunaldiak egin dituzte Donostian. Hutsuneetatik zer eraikitzen ari diren ekarri dute hizpidera.
Sariguren eta Badoztain arteko sutea. ©Radiovoluntarios Emergencias Navarra

Kontrolpean daude Badoztain eta Sarriguren arteko, Sartagudako eta Beireko suteak

Iñaut Matauko Rada

Badoztaindik Sarrigurenera jaisteko bidean piztu da sua, eta hamabost hektarea inguru erre dira. Sartagudan eta Beiren ere suteak piztu dira, baina kontrolpean daude.

Alprazolam botika ©

Alprazolam antsietatearen aurkako botikaren sorta batzuk merkatutik kendu dituzte

Berria

AEMPS Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziak eman du agindua, «egonkortasun azterketetan arazoak» atzeman dituztelako.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.