Errefuxiatuei bidea ixten dieten hesi «maltzur eta altuak» salatu dituzte

Mugak Zabalduz karabanak migratzaileen eskubideak aldarrikatu ditu. Etxeko langileen alde egitea eta armagintza salatzea izan dira bi ardatz
Karabanak deitutako ekitaldia, atzo, Bermeon.
Karabanak deitutako ekitaldia, atzo, Bermeon. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Iraola -

2020ko abuztuak 30

Migratzaile eta iheslarien aldeko egitasmo sorta sustatzen du Mugak Zabalduz karabanak Europa osoan; horri atxikita, Bizkaian ekitaldi ugari egin zituzten atzo, eta helburu nagusia da propio aurtengo karabanaren sustatzaileek ondu duten manifestuak dioena nabarmentzea: errefuxiatu eta migratzaileei bidea ixten dieten hesi «maltzur eta altuez» ohartaraztea. Balkanetara eraman nahi zuten aurten karabana osatzen duten elkarteek aldarria, milaka errefuxiatuk han egoera aski gogorra «pairatzen» dutela gogora ekarrita, baina pandemiak eragotzi egin die.

Bermeon abiatu zuten egitaraua. Migratzaile askok pairatzen dute «lan esplotazioa» salatzea izan zen han helburuetako bat. Etxeko Langileen Elkarteko kolaboratzaile Maria Juncayk hartu zuen hitza, eta, bereziki, alor horretako beharginen egoeraz ohartarazi zuen. Emakume migratzaileek jardun behar izaten dute maiz etxeko langile, egoera aski kaskarretan gehiegitan, eta lan baldintza egokiak bermatzeko legean «hutsuneak» daudela salatu zuen. Esan zuen «presazkoak» direla egoera hori onbideratzeko neurriak; izan ere, COVID-19aren izurriak hainbat egoera larri gordindu egin ditu.

Izan ziren aldarri gehiago ere. Arratsaldean, esaterako, Barakaldora jo zuen karabanak. ITP Aero enpresan geratu ziren. Eusko Jaurlaritzaren laguntzak jasotzen dituen enpresa bat dela gogoratu zuten, eta jarduera militarrei begirakoa duela ekoizpena. KEMeko Alberto Estefaniak hartu zuen, besteak beste, hitza. Gogora ekarri zuen gerrak «gizateriaren aurkako krimena» direla, eta «bulego aski dotoreetan planifikatzen» direla. «Armagintza eta armen esportazioa» salatzeko eskatu zuen: «Gerra hemen hasten da. Gera dezagun hemen».

Gaur Plentziara eta Gorlizera joatera deitu dute: migratzaileen erregularizazioaren aldeko kanpaina bat abian da, eta horren gaineko xehetasunak emango dituzte. Itsaso ondoan egongo dira, eta lore eskaintza bat egingo dute han bertan, Europara heltzeko ahaleginetan bizia galdu duten iheslariak oroituko dituzte.

EBri kritika egin diote

Karabanak gogor salatu du EB Europako Batasunak iheslarien errealitatearen aurrean hartu duen «norabide autoritarioa». COVID-19ak eragindako pandemiaren ondorioz, iheslarien egoera okertu dela adierazi du, eta, hala ere, jarrera horretan irmo dirauela, «praktika nekropolitikoak biziberritzeko estrategia berrituetan» katramilatuta.

Balkanetan iheslariek pairatzen dituzten hainbat egoera larriren inguruan ohartarazi nahi izan du, bereziki, karabanak. Esaterako, Kroaziako mugako poliziek herrialde islamiarreko iheslariei egindako «umiliazioetako» bat salatu nahi izan du: buruetan «gurutze kristauak» marrazten dizkiete. Tankerako bidegabekerien aurrean entzungor, EBren politikak, oro har, mugak oraindik ere «gehiago blindatzera eta migratzaile irregularrak kanporatzera» doazela adierazi du.

Eskari ugari plazaratu ditu karabanak. Lehen-lehena errefuxiatuen erregularizazioa bermatzea da: «Premiazko erregularizazio iraunkorra administrazio egoera irregularrean dauden pertsona guztientzat». Eskakizun gehiago ere baditu: atzerritarrei zuzenduriko legeak eta araudiak indargabetzea, migratzaileak atxikitzeko zentroak ixtea, Frontex desegitea, eta mugan bertan egiten diren itzulketak bertan behera uztea, besteak beste.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Iñigo Urkullu omenaldian ©Eusko Jaurlaritza

Koronabirusaren biktimak omendu dituzte Gasteizen

Uxue Rey Gorraiz

Iñigo Urkullu lehendakariak gidatu du ekitaldia. Pandemiarengatik hildakoak gogoratu ditu, eta elkartasuna adierazi die familiei. "Elkarrizketa soziala" bultzatu dadin galdegin du, bizikidetza sozialaren berreraikuntzarako.

Zestoa, artxiboko irudi batean. ©Gorka Rubio / Foku

Eraikin publikoak eta tabernak itxi dituzte Zestoan

Berria

28 kasu baieztatu dituzte azken egunetan, eta neurri murriztaileak hartu dituzte agerraldiari aurre egiteko asmoz. Datozen egunetan egoera «kontrolatzea» espero dute.

PCR proba bat, Gurutzetako ospitalean. ©Luis Jauregialtzo, FOKU

Gero eta gaixo gehiago daude ZIUetan

Uxue Rey Gorraiz

Beste 387 kasu atzeman dituzten Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban. 57 gaixo daude ZIUetan hiru lurralde horietan.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna