Albistea entzun

XXI Nafarroa taldeak Foru Hobekuntzari buruzko eztabaida ireki nahi du

Mobilizazioa eginen dute maiatzaren 14an, Iruñean. Foru Hobekuntzak «defizit demokratikoa» duela salatu dute, eta autogobernua defendatu
XXI Nafarroa herri ekinbideko kideak, atzo, Nafarroako Parlamentuaren aurrean.
XXI Nafarroa herri ekinbideko kideak, atzo, Nafarroako Parlamentuaren aurrean. IDOIA ZABALETA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iker Tubia -

2022ko maiatzak 1 - Iruñea

Foru Hobekuntzak 40 urte beteko ditu aurten: 1982ko martxoaren 15ean onartu zuen Nafarroako Parlamentuak, eta urte hartako abuztuaren 16az geroztik dago indarrean. Ez zen erreferendumik egin. Urteurrena baliatuz, XXI Nafarroa herri ekinbideak mobilizazioa eginen du maiatzaren 14an, Iruñeko Sarasate pasealekuan, 17:30ean. Ireki dezagun eztabaida. Parte hartzea eta kontsulta da leloa, eta «adostasun berriak lortuko dituen eztabaida politiko eta sozial bat» eskatuko dute, baita hura nafar gizarteak berretsi dezan ere.

Foru Hobekuntzak «defizit demokratikoa» duela salatu dute, horregatik nahi dute eztabaida ireki. Gainera, haien aburuz, lege horrek ez du Nafarroako egungo gizartearekin bat egiten: «Ez baita eraberritu, eta bertan zehazten dena ere ez baita bete. 40 urte geroago, eskumen asko eskualdatu gabe daude», esan du Mikel Soto XXI Nafarroa taldeko kideak.

Nafarroak Espainiarekin eta Europarekin duen «harreman eredua» erabakitzeko «bermeak» eskatu ditu Sotok, eta «gaitzetsi» ditu azken urteetan autogobernuari egindako «erasoak»: «Alderdi politikoei eskatzen diegu Nafarroaren autogobernua eta haren garapen legitimoa defendatzeko».

XXI Nafarroak uste du ez parlamentuak ezta Nafarroako gizarteak ere ez dutela zalantzan jartzen autogobernuaren inguruko eztabaida egin behar denik: «Ezinbestekoa eta urgentea da». Era berean, salatu dute egungo legeak ez duela bermatzen parlamentuko akordioak errespetatuko direnik. «Hamazazpi legeri jarri diete errekurtsoa alderdi politikoek eta Auzitegi Konstituzionalak egungo legedian oinarrituta».

Eztabaida irekitzeko giltzak

Mobilizaziora joaten direnei eskatu diete erabiltzen ez dituzten giltzak eramateko. 17:30ean musika eta motozerra erakustaldia izanen dira. 18:15ean XXI Nafarroak bere irakurketa zabalduko du, eta argazki bat eginen dute giltzaren metafora baliatuz.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©Gorka Rubio / Foku

Sarrionandia: «Euskal gaia arazo identitario bat dela esatea erredukzionismo bat da»

Julen Aperribai

Nazioari dagokionez, «dena egiteko» dagoela adierazi du Sarrionandiak EHUren udako ikastaroetan. Odriozolak pedagogiaren eta botere mekanismoen premia nabarmendu ditu

Gaur goizean egidako agerraldia, Donostian. ©Gorka Rubio / Foku

Sare Herritarrak abuztuaren 20an Donostiako kaleak hartzera deitu du

Iosu Alberdi

Azken hilabeteetako urratsak «trabaz josita» egon direla salatu dute. Ezinbestekotzat jo dute herritarrak aktibatzea, bidea «muturrera eramateko».

Pirinioetako Bidea

Gure Esku: «Gure gailurra zortzimilakoa da»

Iosu Alberdi

Pirinioetako Bideak «herri gogoa hauspotu» duela uste du Gure Esku-k. Herritarrei dei egin diete erabakitzeko eskubidearen alde urratsak egitera.

Xavier Peytibi. / ©Maialen Andres, Foku

«Populismoak beti du gertatzen zaizun guztiaren erantzule bat»

Iñaut Matauko Rada

Ultraeskuinak zer komunikazio molde darabilen aztertu du Xavier Peytibi politologo eta aholkulariak, eta, hainbat ezaugarriren artean, patriotismoa nabarmendu du: «Haiek dira 'herria', baita herriaren defendatzaileak ere».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...