Albistea entzun

SOSLAIA. Eneko Andueza

Eibarko eskolaren emaitza

Gotzon Hermosilla -

2021eko urriak 31

Historikoki, euskal sozialismoak bi gotorleku garrantzitsu izan ditu: Bizkaian, Bilbo, Ezkerraldea eta Meatzaldea; Gipuzkoan, langile jatorriko eta ezkerreko tradizioko zenbait herri, bereziki Eibar. Eta bakoitzak bere ezaugarri propioak izan ditu. Seguru asko, PSE-EEn bi arima daudela esatea gehiegi esatea da, baina egia da alderdiaren lema eraman dutenak Bizkaikoak edo Gipuzkoakoak izateak askotan lorratza utzi duela alderdiaren bidean. Orain, Eneko Andueza Lorenzo (Eibar, Gipuzkoa, 1979) PSE-EEko idazkari nagusi izendaturik, ardura hori Gipuzkoara itzuli da ia 25 urte geroago, Ramon Jauregik kargua utzi eta Nicolas Redondo Terrerosek hartu zuenetik 1997an.

Anduezak Politika eta Administrazio Zientzia ikasi zuen, EHUn, eta 17 urte zituela eman zuen izena JSE-Egaz gazte erakunde sozialistan. Oso goiz hasi zen ardura politikoetan: 2004an Ordiziako zinegotzi izan zen (Gipuzkoa), eta, Espainiako Gobernuak Paulino Luesma Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ordezkari izendatu zuenean, haren aholkulari izan zen.

Baina 2006an Eibarrera itzuli zen, eta esan daiteke Eibarko eskola izan dela Anduezaren trebalekua bere ibilbide politikoan. Iñaki Arriola zen orduan Eibarko alkatea, eta haren itzalean hazi zen Andueza. Redondo Terreros, Patxi Lopez, Rodolfo Ares, Jose Antonio Pastor eta Bizkaiko sozialismoaren gainerako buruzagiekin alderatuta, bestelako irudia ematen zuen Anduezak: gazteagoa, irekiagoa, eta euskal hizkuntzarekin eta kulturarekin sentsibilitate handiagokoa.

Eibartik Gipuzkoako Batzar Nagusietara salto egin zuen Anduezak, eta 2011tik aurrera Talde Sozialistaren bozeramailea izan zen erakunde horretan. Geroztik, urratsez urrats egin du bidea, PSE-EEren hautetsirik ezagunenetako bat bilakatzeraino: 2016an legebiltzarkide hautatu zuten, 2017an Gipuzkoako PSE-EEren idazkari nagusi izendatu zuten, eta 2020ko hauteskundeen ostean, berriro legebiltzarkide izateaz gain, Talde Sozialistaren bozeramailea izan da, Jose Antonio Pastor ordezkatuz.

Dudarik gabe, eta iraganeko buruzagi sozialistekin alderatuta, haize freskoa ekarri du Anduezak: euskaraz natural moldatzen da, GALen aferan inplikaturik egon daitezkeen arduradun politikoek «egindakoagatik ordain» dezatela eskatu du inoiz, eta udaletan Eibarko Udalean, esaterako PSE-EEren eta EH Bilduren arteko adostasun zantzuak agertu direnean, «txalotu» egin ditu.

Haize freskoa bai, baina hausturarik ez. Izaerak izaera, eta itxura guztien arabera, Anduezak jarraitu egingo dio Idoia Mendiak orain arte ezarritako ildoari, eta inork ez du espero zuzendaritza berriak arriskuan jarriko duenik EAJrekin Jaurlaritzan, diputazioetan eta udaletan duten akordioa: «Indar progresisten batasunaren kontzeptua oso polita da, baina horren atzetik proiektu bat behar da», esan zion BERRIAri iazko apirilean egindako elkarrizketa batean. Ahal Dugu-k «proposamenik» ez duela eta ezker abertzaleak «oraindik ibilbide bat egiteko» duela iritzita, EAJ ez beste bazkide batzuk bilatzea ez da oraingoz sartzen Anduezaren lehentasunetan.

Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako estatus berriaren inguruko eztabaidan, berriz, eta Anduezak aferaz egin dituen azken adierazpenak aintzat hartuta, horretan ere ez du ematen sozialisten orain arteko jarrera aldatuko denik.

PSE-EEren idazkari berriaren zaletasunen artean badago bat behin baino gehiagotan polemikoa suertatu dena: Anduezak oso gogokoak ditu zezenketak, eta, gainera, horien apologista sutsua da. Lau liburu idatzi ditu orain arte, eta horietatik hiruk zezen festa dute ardatz. Los toros desde la izquierda (Zezenak ezkerretik) du izenburua horietako azkenak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alonsotegiko udaletxea, artxiboko irudi batean. ©MONIKA DEL VALLE / FOKU

Alonsotegiko alkate ohiarentzat zazpi urteko espetxe zigorra eskatu dute

Iosu Alberdi

Prebarikazioa egitea, dokumentuak faltsutzea eta dirua bidegabe erabiltzea egozten die fiskaltzak Aitor Santiestebani eta beste bost laguni
Espeleologoak Lezetxikiko sistema karstikoaren barruan aurkitutako tunelaren alboan. ©LEZETXIKIREN LAGUNAK

Adifek eta Gipuzkoako Aldundiak txostenak egin zituzten galeria kaltetuaren inguruan

Xabier Martin

Espainiako Garraio ministro Raquel Sanchezek ziurtatu du Lezetxikiko aztarnategiak ez duela «inolako katerik» izan AHTaren tunela dela eta.

Inma Jurio PSNko parlamentaria, atzo, Nafarroako Parlamentuan. ©IÑIGO URIZ / FOKU

PSNk ontzat eman du Nafarroako torturen eta tratu txarren txostena

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Navarra Sumak esan du Poliziari «oso eskertuta» dagoela: «Baina torturatu duena ez da gutarra». PSE-EEk ez zuen PSNren iritzi bera izan duela sei urte; «gatazka baten teoria elikatzen» zuela iritzita arbuiatu zuen txostena.

Torturari buruz «oraindik asko» dagoela ikertzeko nabarmendu dute

Laura Pego eta Jeanette Ruiz Kriminologiaren Euskal Institutuko kideak, iaz landutako txostena eskuetan, Nafarroako Parlamentuan. Atzo eman zuten haren edukiaren berri. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Torturari buruz «oraindik asko» dagoela ikertzeko nabarmendu dute Nafarroako Parlamentuan

Joxerra Senar

Kriminologiaren Euskal Institutuak bere txostena aurkeztu du Nafarroako Parlamentuan. Laura Pego ikerlariaren arabera, kasu kopurua «garrantzitsua» da, eta azterlana «amaitu gabe» dago oraindik

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.