Albistea entzun

Trumpen aurkako auzibidea

Trumpen zerga aitorpenak aztertzeko baimena du Ordezkarien Ganberak

Pompeoren eta Mastrianoren urtarrilaren 6ari buruzko deklarazioek ikusmina piztu dute
Donald Trump AEBetako presidente ohia, Alderdi Errepublikanoaren ekitaldi batean.
Donald Trump AEBetako presidente ohia, Alderdi Errepublikanoaren ekitaldi batean. SHAWN THEW / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Gorka Berasategi Otamendi -

2022ko abuztuak 10

FBI AEBetako Ikerketa Bulego Federala Donald Trump presidente ohiaren Floridako etxe barrura sartu ondorengo egunean, Ordezkarien Ganberak Donald Trump AEBetako presidente ohiaren zerga aitorpenetarako sarbidea eskuratu du, epaitegi baten eskutik. Behe ganberako Baliabide eta Erabakimen Batzordeak 2019an eskatu zuen datu horiek aztertzeko aukera, baina Steven Mnuchin orduko Ogasun ministroak ukatu egin zion. Epaile batek onartu zion atzo horretarako baimena ganberari. Trump izan da Gerald Forden aginteaz geroztik (1974-1977) bere zerga aitorpenak publiko egin ez dituen AEBetako presidente bakarra.

Ikusi gehiago: FBIk Donald Trumpen etxea miatu du

Bestalde, 2021eko urtarrilaren 6ko gertakariak argitzeko, Kongresuaren batzordean deklaratzekoak ziren atzo ikerketarako gakoak izan daitezkeen bi lekuko: Mike Pompeo Trumpen agintaldian Estatu idazkari izan zena eta Douglas V. Mastriano Penssylvaniako estatuak AEBetako Senatuan duen ordezkari errepublikanoa.

Pompeoren kasuan, bere adierazpenak garrantzitsuak izan daitezke, urtarrilaren 6ko gertaeren ondorengo egunetan gobernuan izan ziren mugimenduei buruzko xehetasunak eman ditzakeelako. Bereziki, Trumpen gobernuaren barruan presidente zena kargugabetzeko izan zen balizko eztabaidari buruz. Jonathan Karl ABC News hedabideko kazetariak Betrayal [Traizioa] liburuan jasotzen duenez, egun horietan Etxe Zuriko zenbait kide konstituzioaren 25. emendakina erabiltzearen alde agertu ziren, Trump boteretik kentzeko. Batzordeak interesa agertu du horren inguruan.

Konstituzioko emendakin horrek bide ematen die presidenteordeari eta gobernuaren gehiengo bati presidentea kanporatzeko kargurako gai ez izateagatik.

Mastrianori dagokionez, Kongresuko batzordeak adierazi du deklaratzera deitu duela Mastrianok Trumpekin zuzenean hitz egin zuelako urtarrilaren 6ko gertakarien ondorengo egunetan presidentearen «bozen osteko jarduerari buruz».

Horrez gain, The New York Times egunkariak senatari eta armadako koronel ohiaren emailak aztertu ostean azaldu zuenez, Mastriano ezinbesteko aliatua izan zen Trumpentzat, presidentetzarako bozen egiazko garaile gisa agertzeko sustatu zuen kanpainarako. Email horiek adierazten dute Mastrianok bermeak eskatu zituela Trump, emaitza ofizialek ziotenaren kontra, zenbait estatutan garailetzat jotzeko, alderdiko kide batzuk «legez kanpokoa» zela ohartarazi ziotelako.

Mastriano Kapitolioaren inguruetan izan zen 2021eko urtarrilaren 6an, baina azaldu izan duenez, une oro errespetatu zituen Poliziaren aginduak eta segurtasun lerroak.

Edizio hau ixterako, Pompeok eta Mastrianok ez dute ikerketa batzordearen aurrean deklaratu.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Donald Trump presidente ohia, martxo hasieran, Marylanden, Kontserbadoreen Ekintza Politikorako Konferentzian. ©JIM LO SCALZO / EFE

Trump auzitara eroskeriagatik

Arantxa Elizegi Egilegor Gorka Berasategi Otamendi

2016ko bozen atarian pornografian aritzen den aktore bati ordaintzea egotzi diote AEBetako presidente ohiari. «Jazarpen politikoaren biktima» dela salatu du buruzagi errepublikanoak
Ukrainako bi polizia, aurreko asteartean, Sloviansken. ©MARIA SENOVILLA / EFE

Errusiaren iritziz, gatazka da bere helburuak lortzeko duen «bitarteko bakarra»

Igor Susaeta

Kremlinek esan du Txinak Ukrainako auzia konponbidean jartzeko aurkeztu duen planaren alderdi batzuk «gauzaezinak» direla, «oraingoz»
 ©JUAN CARLOS HIDALGO / EFE

«Marokorekin genuen krisi sakona gainditu dugu»

Ricard Gonzalez

Buruzagi sozialista ez da damu Mendebaldeko Sahararekiko jarrera aldatu izanaz, alderantziz baizik. Haren esanetan, «errespetuan» oinarritutako harremana nahi du Madrilek auzokoekin.
Wedell itsasoa, Ozeano Antartikoan ©Falklands Maritime Heritage

Ozeano Antartikoko ur fluxua %40 murriztu liteke 2050erako

Berria

Ikerketa baten arabera, ozeano sakoneko ur fluxuen geldotzeak «ondorio larriak» ditu mundu osoko kliman

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...