Albistea entzun

JIRA

Bikoiztasun jenerala

Angel Erro -

2023ko apirilak 9

Ematen du Espainiar Estatuan badagoela halako moral bikoitz bat, bereziki armadari dagozkion kontuetan ikus daitekeena. Gauza bat da jendaurrean deitoratu beharrekoa; beste bat etxe barruan egitekoa. Normalean bikoiztasuna azalera ez agertzen saiatzen da, eta, gertatzen denean, konponbidea (edo konponbide itxura) ematen. Espainiar Estatua da toki bakarra, baina, moral bikoitzaren erakuskeria egiten dena.

Bestela, azal diezadatela nola den posible (kasua ezaguna da) Mikel Zabalzaren heriotzan inplikatuta egondako guardia zibil batek bere karrera militarrean gora egiten jarraitu ahal izana, teniente jenerala izatera iritsi arte; eta egunotan are igo dute mailaz. Nire argumentazioa indartzeko asmoz (bestela zergatik?) etorri da Marlaska ministroa esatera Zabalza kasuan zuzenbidezko estatuak modu tatxagabean jardun zuela.

Batek pentsa lezake Espainiaren batasunarekin zerikusia dutenekin jokatzen dutela horrela, bikoitz. Baina ez bakarrik. Egunotan jakin da beste jeneral bat saritu dutela, Zuzenbidezko estatuak ezarri lehentasunen gainetik pasatuta COVIDaren kontra iritsitako lehen txertoetako bat erabiltzeagatik dimititu zuena edo dimitiarazi zutena, hain zuzen. Oraingo igoera ere tatxagabea izanen da.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.