Noiz sortua: 2018-12-09 00:30:00

JIRA

Moda

Angel Erro -

2018ko abenduak 9
Gay jendea epaitzeko nor ez zela esandako aitasantu berak iritzia eman du, ebatzi du, Bilboko apaiz klaretar bati eman dion elkarrizketa libururatu batean. Egunotan irakurri dugu, ez ustekaberik gabe, Bergoglio homosexualitatea moda bat ote den kezkatuta omen dagoela. Harrigarria egin zait homosexualitatea eta moda esaldi berean ikustea (ironic mode on).

Egiazki, bada homosexualitatea bolada kontua izan daitekeela uste duenik. Jende horrek uste izaten du, gehienetan ahoratu ez arren, inperio edo zibilizazioen gainbehera garaietan gertatu ohi diren barreiadura moralaren gertakarietako bat dela homosexualitatearen agerpen edo igoera. Horregatik ere gay jende askok ustezko dekadentziaren alde egiten dugu, funtsean beste zerbait dela jakinki, askatasunaren eremua dela aldarrikatuz.

Nola jantzi, belarrietan zer ipini izan daiteke moda bat. Honako hau, berriz, ez da modarik. Izatekotan, bakoitzak zer sentitzen duen libre adierazi eta bizi ahal izatea da moda. Eta moda batzuek, batez ere askatzaileak direnek, beldurra eragiten dute, gizakiaren barneko zerbaitekin aurrez aurre paratzen gaituztelako, eta erlijioa bezalako maskarek bere zerizanean erantzita ikusten dutelako beren burua, erreus.

Albiste gehiago

Martxoaren 30ean eguneratua, 14:00etan. ©BERRIA

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 8.225 gaixok eman dute positibo koronabirusaren proba eginda, administrazioen arabera. 402 hil dira. COVID-19 gaitza izandako 1.807 pertsonari eman diete alta. Grafikoak, albiste barruan.

Lantegiak itxita, Basaurin. ©Marisol Ramirez / Foku

Kutsatzeko kezka dute Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako biztanleen bi herenek

Berria

Espainiako Gobernuak atzo onartutako dekretua indarrean da, eta funtsezkoak ez diren jardueretan aritzen diren langileek etxean geratu beharko dute gaurtik aurrera. Urkullu ez dator bat neurri horrekin, ezta patronala ere. Txibitek Sanchez babestu du, baina uste du hobe litzatekeela jarduera ekonomikoa ez geratzea eta erabaki hori malgutzea.

GarbiƱ Aranburu, LABeko idazkari nagusia ©Juan Carlos Ruiz / FOKU

"EAJ-Confebask binomioaren arduragabekeria" salatu du LABek

Edu Lartzanguren

Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiak salatu du "irakurketa katastrofistak" egiten ari direla erabateko konfinamenduak ekonomian izan dezakeen eraginaz.

Sidenor enpresako langileak jarduera eteteko eskatzen, aurreko astean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Jaurlaritzak letra txikiari heldu nahi dio gutxieneko jarduera bati eusteko

Xabier Martin

Madrilen azalpen gehiagoren zain dago, baimena nahi duelako enpresei isunik jar ez diezaieten

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna