Angel Erro.
JIRA

Argudioa

2019ko urriaren 27a
00:00
Entzun
Asteazkenean egun guztian euria egin zuen, ateriak harrapatu ninduen tartetxo batean izan ezik. Ateriak eta ikaskide ohi batek ere bai, eta euririk egiten ez zuela aprobetxatuta, kalean geldiarazi eta hizketan hasi zitzaidan. Hitz eta pitz aritu ginen, aspaldiko kontuak hizpide hasieran, baina berehala oraingo kontuetara jauzi eginez. Oposizioak prestatzen hasia zen, «nor eta bera», azpimarratu zuen. Egiazki nik dagoeneko funtzionarioa zela uste nuen. Berandu gabe, postua lehenago lortu ez izanaren errua «Barkosen hizkuntza politikari» bota zion. Solasa gehiegi luzatzeko arriskupean ere, kontra egin nion, euskararen alde urteekin pilatu ditudan argudioak ahalik eta argien adierazten saiatuta. Ez nuen konbentzitu.

Lehenagotik prestatuta banu bezala, euskarak duen presentzia urrirako ematen zaion garrantzi gehiegizkoa aipatu berri, gure parean beste ezagun bat agertu zen, Iruñeko irakurle klubeko andrea, euskaraz hasi zitzaidana, eta hortik gutxira beste gizon batek ere euskaraz agurtu ninduen. Gero eta sinetsiago nago euskararen alde euskaraz hitz egitea bezalako argudiorik ez dagoela.

Solasa amaitutzat eman nuen, antzokira nindoala esanez, gezurra. Ez zidan zer antzezlanetara galdetu, nik uste, erdaraz izanen ez ote zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.