Arrazakeriaren kontra elkartasuna sustatzeko kanpaina eginen dute

Oihana Teyseyre Koskarat.
Baiona
2022ko martxoaren 3a
00:00
Entzun
Migratzaileek mugetan aurkitzen dituzten «paretak desegin nahi dituzte eta zubiak eraiki». Horretarako, Nire herriak elkartasuna izena du kanpaina aurkeztu zuten, atzo, Baionan. Etorkinekin, CIMADE, EH Bai, LAB, Frantzia Intsumisoa, Attac, Bizi Etorkinak, eta EELV erakundeek babestu dute ekinaldia. Martxorako ekitaldi batzuk antolatu dituzte etorkinek Hego eta Ipar Euskal Herriaren arteko mugan jasaten dute egoera salatzeko, batik bat. «Arrazakeriaren kontra, elkartasuna izanen du ardatz kanpainak», Amaia Fontan Etorkinekin elkarteko kidearen arabera.

Horiek horrela, martxoaren 12an afixaketa kanpaina bat eginen dute Ipar Euskal Herriko herrietan barna. Hilaren 19rako, giza kate bat antolatu dute Baionan, Zubiak eraiki, ez paretak lelopean.

Hitzaldi ziklo bat ere izanen da. Martxoaren 25ean, Hazparnen (Lapurdi) ikerketa soziologikotik hartuko dute mugako gaia, hiru ikertzailerekin. Hilaren 26an, Hendaian, Frantziako lurralde batzuetako militanteekin trukaketa eginen dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.