Albistea entzun

Tonu ozpinagoa Jaurlaritzako kideen artean

Urkullu «minduta» dago, xenofobia akusazioak direla eta. PSEk esan dio EAJri «errefuxiatuen aurkako sentipen irrazionalak» ez sustatzeko
Arana klinika hartu zuen eraikina, Gasteizen.
Arana klinika hartu zuen eraikina, Gasteizen. RAUL BOGAJO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2023ko urtarrilak 24

Ez da berria gobernukide diren alderdi politikoen arteko liskarrak gertatzea hauteskunde kanpaina baten atarian. Herritarrei botoa eskatzea egokitzen denerako, bestearekiko desberdintasunak nabarmentzeko beharra dute elkarrekin gobernatzen dutenek, eta, joera hori aintzat hartuz, hobeto uler daiteke EAJ eta PSE-EE azken egunetan izaten ari den polemika handia Gasteizko Arana zentroa dela eta. Kontua da elkarren aurkako adierazpenen tonua nabarmen ozpindu dela azken orduetan, Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariak ere bere alea jarri baitu errefuxiatu eta iheslarientzako zentroaren harira entzundako akusazioen inguruan.

«Minduta» azaldu da Urkullu PSEko idazkari nagusi Eneko Anduezarekin, hark esan duelako EAJk Arana zentroaren inguruan duen jarreran «xenofobia» dagoela eta «eskuin muturretik gertu» dagoela. «Gauza batzuek min ematen dute ez direlako bidezkoak», esan du Urkulluk, eta haren alderdiaren posizioa berretsi du: «makrozentroak» ez dira Jaurlaritzaren «eredua». EAJk baztertzen duen Espainiako Gobernuaren proiektuaren inguruan sortu den suari ez ziola egurra bota nahi erantsi du Urkulluk, «kezkaturik» dagoelako politikako«giro garratza» dela eta. Baina garbi utzi du bera ere badela «denbora batez babesa jaso behar izan zutenen semea, iloba eta biloba».

Eta xenofobia akusazioen harira galdera zehatzak egin dizkio PSEri: «Jose Antonio Agirrek bere gobernu osoarekin erbestera joan behar izan zuen, milaka pertsona askok bezala, eta ez soilik EAJkoak, baita PSEkoak ere, errepublikanoak, komunistak; nola esan daiteke horrelako ezer EAJri buruz? Nola egin daiteke migrazio politikaren inguruko interpretazio ariketa bat aintzat hartu gabe Euskadiren ordezkaritza politikoaren gehiengo bati eragiten dion iragana?».

PSE-EEren erreakzioa

Jaurlaritzako gobernukideen arteko sutea ez zuen bizitu nahiko lehendakariak, baina justu kontrako ondorioa eragin dute haren hitzek, PSE-EEren erreakzioa aintzat hartuta. Izan ere, Andueza buru duen alderdiak ohar bat helarazi die hedabideei Urkulluren adierazpenei erantzuteko. «Ariketa demokratikoa da desadostasun politikoa, baita gobernu baten bazkideen artean ere, baina ez da hain demokratikoa gertaera onartuak eta frogatuak ezkutatzea», dio ohar horrek; eta frogatuak ei diren gertaera horien artean sartu ditu Madrilgo eta Gazteizko administrazioen arteko bilerak, Arana zentroaren inguruko informazioa emateko. PSEk aurpegiratu dio EAJri ukatzea «errefuxiatuentzako leku gehiago behar direla Euskadin», eduki horren eskuduntza Espainiako Gobernuarena dela eta proiektuak «Europako finantzaketa» duela.

Anduezak eginiko «xenofobia» akusazioari ere ez dio izkin egin PSEk: «Ghettizazio hitzaren erabilerak eta balizko gatazka sozialak aipatzeak herritarren pertzepzioa baldintza dezakete», esan dio Jaurlaritzako bazkide batek besteari, errieta tonu argian. «Ezin ditugu hauspotu errefuxiatu atzerritarren aurkako sentipen irrazionalak, eta are gutxiago giza eskubideen aurkako biktimak izan direnez». Lerro artean uler daiteke PSEk EAJri egotzi diola arrazakeria sustatzetik gertu dabilela.

Espainiako Gobernuak aurreko astean iragarri zuen errefuxiatuentzako zentro handi bat lizitatuko duela Gasteizen. Arana klinika zaharrean egongo da, eta 2024an irekitzea aurreikusi dute asilo eskatzaile, iheslari eta errefuxiatuentzako. Ordutik, EAJk gobernatzen dituen erakundeak proiektuaren aurka azaldu dira.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskal Hirigune Elkargoko batzarra, joan den abenduan, Baionako Arteen Hirian. ©BOB EDME

Ezinegonak agerian, elkargoko aurrekontuaren eztabaidan

Ekhi Erremundegi Beloki

Martxoaren 4ko batzarrean bozkatuko dute Euskal Hirigune Elkargoko 2023ko aurrekontua. 2026 arte hogei milioi euro emanen dituzte herrientzat. Lurralde desoreka salatu dute hautetsi batzuek
 ©JON URBE / FOKU

«Ez genuen espero, identifikazio saioa egitea beti ukatu baitigute»

Xabier Martin

Merinok ez zuen espero, 40 urte pasatuta, segadan parte hartu zuten poliziak identifikatzeko saio batera deituko zutenik. Fisikoki aldatu arren, Merino ziur dago aurpegiez: «Haien eskuetatik pasatu garenok badakigu».

Gregorio Eskuderoren aldeko manifestazioa, gaur, Orion. ©Gorka Rubio / FOKU

Gregorio Eskudero 70 urteko presoa Euskal Herriratzeko eskatu dute Orion

Berria

Eskuderori hirugarren gradua ezartzeko ere eskatu du Sarek. Orain, Dueñaseko (Espainia) kartzelan dago preso, lehen graduan.

Plaza Hutsan 350 lagun baino gehiago elkartu dira. ©SORTU

«Herrigintza aro berri bat pizteko oinarria» jarri du Sortuk Burlatan

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Plaza Hutsa bete dute 350 lagunek baino gehiagok, herrigintzaren eta estrategia independentistaren arteko lotura sakontzeko helburuarekin.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.